Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Dantzatzea nahi duzu, edo hitz egitea?
Cristiana Morgantik entzuleei egiten dien galdera honen atzean dago Jessica & me ulertzeko gakoa.
Lan berri honetan, Pina Baush Tanztheater Wuppertal dantza konpainiako bakarlari beteranoak gogoeta egiten du bere buruaz, bere gorputzarekin eta dantzaren artearekin duen harremanaz. "Agertokian egotearen" esanahiari buruz galdetzen du, eta antzerkiak ezinbestean sortzen duen "bestearen" eta "niaren" arteko desberdintasunak aztertzen ditu.
Erantzuna bi ahotsek kontatutako autorretratua da, barneko niak (Me) eta bere alter-egoak (Jessica): dantzari baten gorabeherak, bere bizitzan zeharreko bidaia, iraganeko oroitzapenez eta etorkizuneko ikuspegiz betea.
1993tik 2014ra, Cristiana Morganti Pina Bausch Tanztheater Wuppertal taldeko dantzari bakarlaria izan zen, eta artista gonbidatu gisa kolaboratzen jarraitzen du. Gainera, Pedro Almodovarren Hable con ella (2001) eta Win Wendersen Pina (2011) filmetako protagonista izan da.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Dantza abonamendua.
Iraupena: 70 minutu.
Ingelesezko ikuskizuna, gaztelaniazko azpitituluekin.
Informazio gehiago
Koreografia eta performance: Cristiana Morganti.
Lankidetza artistikoa: Gloria Paris.
Argiztapena: Laurent P. Berger.
Zuzendaritza tekniko: Jacopo Pantani.