Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Lana 2019an idatzi, entseatu eta estreinatu zen Montevideoko Espacio Palermo gunean. Kritikaren esanetan, Ana contra la muertek muineraino hunkitzen du bere aberastasun literarioagatik, heldutasun sortzaileagatik, sintesi kontzeptualagatik eta irmotasun hunkigarriagatik.
Zuzendaria, Gabriel Calderon, Sergio Blancorekin batera, Uruguaiko antzerkiaren zutabeetako bat da. Eta ez dira gutxiago antzezlan hau antzezten duten hiru aktoreak: Gabriela Iribarren, Marisa Betancur eta María Mendive, Uruguaiko eszenako dream team bat, elkarrekin lan hunkigarria egiten dutenak.
Calderonek modu klasikoan idatzi nahi izan zuen, antzerkiaren hastapenetako abesbatzaren eta aktorearen arteko elkarrizketa horietan pentsatuz. Baina Ana contra la muerte ez da drama sentimental bat, negar egiteko premia handia dugun arren, beste gai filosofiko, psikologiko eta politiko askok zeharkatzen duten oihu metaforiko bat baizik. Arrakasta handia izan du Madril 2022ko Udazkeneko Jaialdian, eta orain Gasteizen izango da, egiten ari diren bira txiki baten barruan.
Talde artistikoarekin topaketa antzezpena bukatutakoan. Gonbidapenak irailaren 28tik aurrera.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Abonamendutik kanpo.
Antzerki abonamendua erostean, % 30eko deskontua ikuskizun honetan.
Iruapena: 75 minutu.
Informazio gehiago
Konpainia: Gabriel Calderón (Uruguai).
Egilea eta zuzendaritza: Gabriel Calderón.
Antzezleak: Gabriela Iribarren, Marisa Betancur, María Mendive.
Argiztapena eta eszenografía: Lucía Tyler, Matías Vizcaíno, Miguel Robaina Mandl.