BIME PRO 2023

Bilbao 2023(e)ko urriaren 25(e)tik 2023(e)ko urriaren 28(e)ra
  • BIME PRO 2023

Bilbon egindako 10 edizioren eta Bogotan antolatutako bigarren edizio arrakastatsuarten ondoren BIME Bizkaiko hiriburura itzuli da, hiri musika-industriaren erdigune bihurtzeko. Hartara, BIME LIVEk Europa eta Amerikako 250 profesional baino gehiago bilduko ditu adimen artifizialaz, sinkronizazioaz, jasangarritasunaz eta lurraldeen arteko konexioez hitz egiteko, eta horrekin batera.

Aurtengo edizioak bi atal nagusi izango ditu: BIME PRO, profesionalei zuzendutako kongresua, Euskalduna jauregian izango da asteazkenetik larunbatera bitarte, eta mundu osoko ehun bat paneletan; eta BIME LIVE, zuzeneko musikaren programazioa, hiriko aretoak eta aire zabaleko agertokiak doako 50 showcase baino gehiagorekin beteko dituena asteazkenetik larunbatera bitarte. 

Alfonso Pérez Soto (ES), Warner Music etxeko Merkatu Emergenteen presidentea; Chiara Santoro (IT), Youtubeko EMEA markekin harremanetarako eta eskala-merkatuen zuzendaria; Morgan McGrath (US), Live Nation etxeko Latinoamerikako Booking presidenteordea; Claudio Lillo (UK), nazioarteko musika-agentea; Jen Malone (US), Black&White Music etxearen sortzailea eta hirutan Emmy sarietarako hautagai izan da, besteak beste, Euphoria (HBO) telesailean egindako lanagatik; Laura Tesoriero (AR), The Orchard etxeko Latinoamerikarako presidenteorde seniorra; Ariel “Chicho” Chichotky (AR), Dale Play Records; Gabi Bobrovizki (UK), Boiler Room-eko artistekiko hareman-arduraduna; Andrés Sánchez (MX), nazioarteko sustatzailea OCESAn; edo María Montejo (CO), SONY Music Colombia etxeko Andeetako Eskualdeko presidentea, besteak beste, bilduko dira musikaren industriari buruz hitz egiteko BIME ekimenean. 

Ikus-entzunezko edukietarako sinkronizazioaadimen artifiziala eta marken eta musikaren arteko lotura izango dira protagonista edizio honetan, gonbidatu hauekin: Ed Gerrard (US), Impact Artist Management etxeko presidentea; Enric Palau (ES), Sónar etxekoa; edo Gonzalo Figari (ES), El Club de Creativos etxeko presidentea. Horietaz gain, PROMUSICAE ere izango dugu gure artean, gaztelaniazko musikaren arrakastaren bideari nola ekin azalduko duten panel batean; aretoek gaur egun dituzten erronka garrantzitsuenak aztertuko dituzte LIVE DMA, KULTURA LIVE, ACCES eta ASSAC etxeetako ordezkariek; eta AEDEM elkarteko kideek eskubideen dirua biltzeko eta musika-edizioko hainbat estrategia azalduko dituzte.  

Samantha Hudson (ES); Arkano (ES); Jorge Ilegal (ES) eta Ana Curra (ES); Ona Mafalda (ES), Bikôkô (ES), eta Verde Prato (ES); Teresa Ferreiro (ES) eta Libertad Suárez (a.k.a Garrita) (ES), Sister Of Rave kolektiboaren sortzailekideak; Lil C (UK), Lala Hayden (ES); Briela Ojeda (CO); Lucio Feuillet (CO); edo Afrika (ES); artista horiek guztiak izango dira aurtengo edizioko protagonistak, baita gehiago ere. 

Era berean, industria parekideagoa eta inklusiboa lortzeko lanean jarraituko dugu BIME MUSIC EQUILITY FORUM bitartez. Ibilbide luzea duten profesionalak entzuteko aukera izango dugu, hala nola Rosa Lagarrigue (ES), RLM Management etxeko sortzaile eta zuzendaria, eta Mecano, Miguel Bosé edo Alejandro Sanz artisten karrerak garatzeaz arduratu dena, eta Vega (ES), artista eta La Madriguera Records etxeko zuzendaria. Gainera, musikaren industriak gizarte parekideak lortzeko duen konpromisoari buruz ere hitz egingo dugu, honako hauekin: Yeison García (COL-ES), Conciencia Afro etxeko zuzendaria; eta Quinndy Akeju (ES), Afrocolectiva kolektiboaren sortzailekidea eta koordinatzailea. Musika-prentsaren etorkizuneko belaunaldiak eta generoa ere izango dira aztergai, PAM eta MIM elkarteetako kideekin. 

 
bilbao.eus

Laburrean

Non