Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Estación Paraíso batez ere maitasunaz, bizitzaz eta oroitzapenez hitz egiten duen ikuskizun bat da. Bizitzaren etapa guztietara eta geure burua pertsona kalteberengan islatuta ikustearen beharrera zuzentzen gara.
Txotxongilolari zahar baten istorioaren aurrean gaude. Txotxongiloen bidez bere iraganaren, orainaren eta etorkizunaren balioa deskubrituko du. Heroi ahazkor bat, bere ahanztura eta gorabeheren aurka borrokatuz helburu bat lortu nahi duena. Hori guztia umorez eta fintasunez kontatuta, ikusleek jakin dezaten adinekoek hunkitzen gaituzten istorioak konta ditzaketela eta haiengandik ikas dezakegula geure burua identifikatuta sentitzeko. Zahartzaroa, denok iritsiko garen eta zahartzen garenean bizitza amaitzen ez den egoera gisa; kontrara, une aproposa izan daiteke zahartzaroa proiektuak garatzeko eta helburuak lortzeko.
Bizitza tren bidezko bidaia baten modukoa da, non denok jaisten garen geltoki berean, Paradisu geltokian.
2023ko LORCA saria Haurrentzako eta familientzako ikuskizun onenari.
2023ko Feten saria Emakumezkoen interpretaziorik onenari.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Familiarentzako antzerkia abonamendua.
Adina: 7 urtetik gora.
Iraupena: 50 minutu.
Dramaturgia: Joaquín Casanova, Elisa Ramos.
Zuzendaritza: Joaquín Casanova.
Antzezlea: Elisa Ramos.
Argiztapen eta eszenografia diseinua: Joaquín Casanova.
Txotxongilo eta objetuen diseinua eta egitea: Elisa Ramos, Joaquín Casanova.