Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Martha Graham (1894–1991) XX. mendeko erreferente artistikoetako bat da, Picasso, James Joyce, Stravinsky eta Frank Lloyd Wrightekin batera. 1998an, TIME aldizkariak Martha Graham "mendeko dantzari" izendatu zuen, eta People aldizkariak "mendeko ikono" femeninoen artean izendatu zuen. Koreografo gisa, emankorra bezain konplexua izan zen. 181 ballet sortu zituen, eta dantza-teknika bat, irismenari eta magnitudeari dagokienez balletarekin konparatua izan dena. Dantzaren eta antzerkiaren bere ikuspegiak artearen forma irauli zuen, eta haren hiztegi fisiko berritzaileak eragin handia izan du mundu osoko dantzan.
New Yorken egoitza duen konpainia hau Nazioarteko Antzerki Jaialdira itzuliko da hiru pieza eskaintzeko: Errand, Canticle for Innocent Comedians eta CAVE, Graham unibertsoaren erakusketa paregabea.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Dantza abonamendua.
Iraupena: 120 minutu, atsedenaldia barne.
Konpainia: Martha Graham Dance Company.
Errand, 2013 Luca Veggetti
Luca Veggetti zuzendari eta koreografoak Grahamen Errand into the Maze (1947) koreografiarako agertoki, jantzi eta testuinguru berri bat irudikatu du. Dekoratu tradizionalak kendu ditu agertokitik, argiztapena erabiliz espazioa definitzeko, eta jantzirik oinarrizkoena diseinatu du, intentsitate dramatiko, garaikide eta denboragabeko pieza bat lortuz.
Koreografia: Martha Graham.
Kontzeptua eta zuzendaritza: Luca Veggetti.
Musika: Gian Carlo Menotti†.
Argiztapena: Philip Trevino.
Jantziak: Luca Veggetti.
Canticle for Innocent Comedians, 2022 Janet Eilber, Sonya Tayeh
Martha Grahamek 1952an sortu zuen pieza hau, izenburua eta inspirazioa Ben Belitten 1938ko poematik hartuz.
2022ko Canticle for Innocent Comedian hau jatorrizkoaren berrasmatze bat da. Koreografia guztiz berria da, baina Grahamen eredu estilistikoan oinarritzen da. Binetak jatorri desberdineko zortzi dantzarik berregin dituzte Grahamen egungo izarrentzat, eta bakoitzak naturaren elementu ezberdin bat ospatzen du: eguzkia, lurra, haizea, ura, sua, ilargia, izarrak eta heriotza.
Koreografía: Sonya Tayeh, Kristina and Sadé Alleyne, Sir Robert Cohan, Jenn Freeman, Martha Graham, Juliano Nunes, Micaela Taylor, Yin Yue.
Musika: Jason Moran.
Argiztapena: Yi-Chung Chen.
Jantziak: Karen Young.
CAVE 2022 (Hofesh Shechter, Daniil Simkin)
Lan hau Daniil Simkin nazioarteko dantzako izarrak Graham Company-ra ekarri zuen ideia batetik sortu zen. Daniilek maila berri batera eraman nahi zuen techno klubeko eszenaren parte den dantza, eta koreografiatutako mugimendua rave estiloko ekitaldi batean integratzeko modu bat aurkitu. Ideia zabalago horren preludio gisa, Hofesh Shechter gonbidatu zuten Grahamen dantzarientzako eszenaurreko agertokirako dantza bat sortzera. Emaitza erraietako mugimendu kolektiboaren esperientzia bat da, energia zinetiko partekatua eta boteretsua duena.
Koreografia: Hofesh Shechter.
Sormenesko ekoizpena:Daniil Simkin.
Musika: Âme† and Hofesh Shechter.
Argiztapena: Yi-Chung Chen.
Jantziak: Caleb Krieg.