Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Antzezlana barruan daramadan indarkeriari buruzko bakar-saioa da. Era berean, testua aldi bakoitzerako berridazten da. 2022ko martxoan estreinatu zen Buenos Airesen, duela ia urtebete utzi nuen herrialdeari agur esateko. Lurralde bakoitzean aurkezten den bertsioak atzerritar baten aitorpenak biltzen ditu, iheslari batenak. Migratzaileok ihes egitearen zaleak gara. Gure nortasuna bidea da, uzten dugun herrialdea jada ez baita existitzen.
Marina Otero
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Iraupena: 55 minutu.
Ikuskizunean argi estroboskopikoa erabiltzen da.
Egileak: Marina Otero, Martín Flores Cárdenas.
Performer-a: Marina Otero.
Testua eta zuzendaritza: Marina Otero, Martín Flores Cárdenas.
Argiztapen diseinua: Matías Sendón.