Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Zenbateraino lotsatzen zara zeure intimitateaz algoritmoen moral puritanoak epaitzen zaituenean?
Familia sarekada (inorekin ez fidatzeko moduko komedia) kutsu dramatikoa duen testu komikoa da, eta gure bizitzaren isla bihurtu diren enpresa teknologiko handien algoritmoen totalitarismo puritanoa aztertzen du.
Familia sarekada (inorekin ez fidatzeko moduko komedia) beharrezkoa den komedia da, sareetan egoteagatik ordaindu beharreko prezio gisa autozentsura onartzen ari garen ikusle-masa batentzat. Sareetan ez bazaude ez zara existitzen, baina egoteko zure irudi auto-zentsuratua sortu behar duzu. Autozentsurak pobretze intelektuala eragiten du beti, eta hori aprobetxatuko dugu komedia tonuan erretratatzeko.
Komedia basatia Interneteko pribatutasunaren jazarpen eta suntsiketaren garaian.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Euskarazko antzerki abonamendua.
Iraupena: 70 minutu.
Prezioa: 15 €.
Konpainia: Vaiven Producciones SL.
Zuzendaritza: Olga Margallo.
Testua: Antonio Muñoz de Mesa.
Euskarazko testua: Aizpea Goenaga.
Antzezleak: Ainhoa Aierbe/Ana Pimenta, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti, Xanti Korkostegi.
Aitziber Garmendiaren lankidetza bereziarekin.