Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Sergio Peris-Menchetak zuzentzen du Wajdi Mouawad idazle entzutetsuaren Cielos lana. Incendios, Litoral eta Bosques lanekin hasitako «La sangre de las promesas» tetralogia ixten duen lana. Elementu komun bat dute guztiek: gizateriaren tragedia.
Cielosek leku bereizi batera garamatza. Bertan, kriptografoak, itzultzaileak eta ikertzaileak erlojuaren kontra ari dira lanean, gizartearen hondamendia eragingo lukeen eraso terrorista anizkoitz bat eragozten saiatzeko.
Ahots batek irekitzen du Cielos, online mezuen zeru birtualean dabiltzan milioika ahotsen artetik hartu eta deskodetutako ahotsak. XX. mendeko gerra guztiek irentsitako seme-alaben izenean hitz egiten du ahots horrek, gurasoei egozten die belaunaldiz belaunaldi isuritako odolaren errua, eta mehatxu egiten du, mendeku suntsitzaile bat iragarriz: ezohiko tamainako atentatu terrorista bat.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Iraupena: 110 minutu.
Aktoreak: Marta Belmonte, Jorge Kent, Álvaro Monje, Guillermo Serrano, Javier Tolosa, Sergio Peris-Mencheta.
Konpainia: Barco Pirata.
Egilea: Wajdi Mouawad.