Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023: "La vida es sueño"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Urriak 5
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023: "La vida es sueño"
    Argazkia: Javier Naval

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023

Printze bat mendi batean kateatuta. Gizonez mozorrotutako neska gazte bat mendeku bila. Iraultza, maitasuna, hilketa... baina, La vida es sueño lanean, benetan erreala da errealitatea? Edo dena amets bat da?

Declan Donnellan zuzendariak eta Nick Ormerod diseinatzaileak bere izaera bereizgarria eman diote Calderon de la Barcaren lan honi, Espainiako Urrezko Mendeko ospetsuenari, betiere aktoreari, testuari eta espazioari lehentasuna emanez. Ateak dituen horma berde batek ongietorria egiten die ikusleei. Argiak itzaltzen direnean, aktoreen eta ikusleen arteko harremana ezartzen da. Calderon entzuten dugu galdezka: "Zer da bizitza?" Eta haren erantzuna: "Ilusio bat, itzal bat, fikzio bat. Bizitza ametsa baita, eta ametsak amets baitira".

  • Aktoreak: Ernesto Arias, Prince Ezeanyim, David Luque, Rebeca Matellán, Manuel Moya, Alfredo Noval, Goizalde Núñez, Antonio Prieto, Irene Serrano, Declan Donnellan, Nick Ormerod.
  • Konpainiak: Compañía Nacional de Teatro Clásico, Lazona, Cheek by Jowl.

Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etan hasita.

Iraupena: 110 minutu.

Prezioak: 18/12/6 €.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps