"Beethoven B-Boy"

Igorre 2023(e)ko Irailak 15
  • "Beethoven B-Boy"

BREAKING Beethoven ikuskizunak Beethovenen musika klasikoa, break dancea eta dantza garaikidea uztartzen ditu, zuzeneko ikus-entzunezkoez lagunduta. Iragana eta etorkizuna bateratzen dituen mundu birtuala erakusten du. Bizi garen munduari buruzko alegoria da. Guk ia-ia nabaritu gabe, bat egiten dute alderdi digitalak eta analogikoak, naturala denak artifiziala denarekin, gizakioi dagokigunak eta makinak. Musika, dantza eta ikus-entzunezkoak biltzen dituen ikuskizunean, egunero bizi duten sinbiosiaren konplize egingo gaituzte bost antzezlek.

Gaur egun ere, Beethoven erronka da haren lana interpretatzen dutenentzat, eta entzuleen bihotzetara iristen da. BEETHOVEN BIZIRIK BALEGO, B-BOY BAT IZANGO LITZATEKE.

Izar Blue Producciones

Dantza, musika, zinema eta antzerkia barne hartzen dituzten ikus-entzunezko ikuskizunen eta ekitaldien ekoizpenean espezializatuta dagoen enpresa honek Bilbon (Bizkaia) du egoitza, eta Euskal Herrian egiten du lan. Izar Bluek 5 urtetik gorako esperientzia du sektorean, eta biziki maite ditu euskal artea eta kultura, horixe du bereizgarri. Ikus-entzunezko teknologiarik berrienak erabiltzen ditu Euskal Herriaren nortasuna eta balioak erakusten dituzten eduki berritzaileak sortzeko. Halaber, Izar Bluek ingurumenaren eta gizartearen jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du bere ekoizpen-lanetan.

Bost dantzarik osatzen dute dantza-taldea. 2021etik SEKAI dantza-konpainia profesionalean dihardute, ikuskizunak sortzen eta garatzen. BEETHOVEN B-BOY izan da haien lehenengo ikuskizuna, 2021eko azaroan Bilboko Campos antzokian estreinatu zutena.

  • Zuzendaritza artistikoa, dramaturgia eta koreografia-sorkuntza:María Martín, Judit Ruiz Onandi
  • Interpretazioa: Maialen Mariezkurrena, Jaki López, Mikel Sánchez, Emil Ochoa, Krash Andrade
  • Musika:Israel Monzoncillo
 

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaSEKAI
  • Data 2023(e)ko Irailak 15
  • Ordutegia19:00
  • LekuaGoiko Frontoian
    Igorre
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non