Boga Boga 2023 jaialdiaren barruan.
Brava
BRAVA DJ euskaldunak beti dakartza harribitxiak. Donostiako Dabadaba eta Bartzelonako Razzmatazz aretoetan musika egoiliar den Dembooty taldeko kidea da, eta Boiler Room-en ere maisuki aritu da. BRAVAk dembow estiloaren erritmoa trap, R&B eta pop azukretuarekin uztartu eta ipurdia mugitzen jarriko zaitu.
HOFE x 4:40
HOFE x 4:40 Igotz Mendez abeslariak (Hofe) eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleek osatzen duten proiektuaren izena da. Nahiz eta hiru hauen musika proiektu hau nahiko berria izan, hirukoteak bost urte baino gehiago daramatza Iruñeako eszenan. Aurrez Nibbass izeneko kolektiboarekin aritu ziren musikan, eta Euskal Herriko underground eszenan ospe handia lortu zuten.
J MARTINA
J Martina pop elektronikoa egiten duen talde gaztea da. Oinarri elektronikoak, askotan sintetizadoreekin eta ahots melodikoekin nahastuta. Javier Jorajuriak eta Kattalin eta Ane Barcena ahizpek osatzen dute taldea, eta haien konplizitatea, soinu garaikideen bilaketa eta artearekiko lotura nabari daiteke beraien proposamenean
Margarita Quebrada
80ko hamarkadan oinarritutako soinuak eraldatzeaz eta eguneratzeaz arduratzen dira, beti ere soinu horiei beraien arrastoa emanez. Intentsitate handiko konposizioak dira, eta hauek post-punk, synth pop eta new wave estiloak uztartzen dituzte. Tonalitate eta gama ilunen alde egiten dute eta testuek nostalgia handia eta irudi zaindua dute.