Boga Boga 2023 jaialdiaren barruan.
Bariri
10 urtez Joe La Reina edo La Tripleta Picante gisako taldeetan jotzen egon ondoren, Baririk bakarkako proiektu berri bat aurkezten du. Bertan musika estilo ezberdinak konbinatzen ditu; musika latinotik pop-era eta jazzetik hip hop-era beti ere ikuspegi pertsonal eta dibertigarri batekin.
Vatocholo
Vatocholo 23 urteko abeslari, konpositore eta ekoizle gaztea da. Gaur egun Madrilen bizi da, baina Danimarkan jaioa zen eta haurtzaroaren zati bat Guadalajaran (Mexiko) igaro zuenez mexikar sustraiak ditu.
El Vato taldeak berezko soinua garatzea lortu du, mexikar erregionalaren eraginagatik bereizten dena. Honela, beste mundu estetiko batzuk jorratuz kaletarragoa den esentzia duen musika egiten dute, hala nola, txikitatik ezagutzen dituzten hip-hop, rock, pop, metal edo soularen eragina duen musika.
Rock, grunge eta punk kolpe bat Mungiako erdigunetik Ondarretaraino. Euskal Herriko zuzeneko indartsu eta kutsakorrenetako bat. Bi disko, ia 200 kontzertu, eta oraindik, seguruenik, haien onena emateke.
Joe Crepúsculo
Hasiera batean, Chicago eta Detroiteko aldirietan kantutegia prestatu zen, eta gero, joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkaden amaieran, Europara iritsi zen. Kantutegi horrekin trobadoreek egiten zuten dantzaren inguruan biltzen ziren, eta soinu amerikarrak eta Europako dantza-elektronika nahasten zituzten. Disko musika-estiloko poeta liriko haien erritmo eta desiretatik sortzen da Joe Crepusculo tekno trobadorea.
Amantes del Futuro
Ima Felini galdu ezin duzun Mexikoko cumbia digitaleko artista da. 20 urte inguru daramatza hainbat proiekturekin eszena hau bultzatzen, hala nola, Afrodita, Agrupación Cariño, Los Wendys eta bere bakarkako proiektua den Amantes del Futuro-rekin. Horretaz gain, 2000. urtearen hasieran Super Cumbia Futurista sortu zuen, eta MySpace sasoi hartan pre-ZZK Records-ek jada irudikatzen zuen cumbia elektronikoko eszena bat Mexikoko zirkuitu alternatiboetan.