NAK KRONOS 2023: "Balearen kantua"

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Irailak 8
  • NAK KRONOS 2023: "Balearen kantua"

NAK KRONOS 2023 jaialdiaren baitan.

6 urte baino geihagoko haur eta familiei zuzendutako ikuskizun didaktikoa.
Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin egindako ekintza.

Abangoardiako musika eta ekologia bezalako kontzeptu abstraktuak bateratzea modu atsegin batean haur eta familiei transmititzeko erronka handia da. Horretarako ikuskizun formatu berri bat sortu da, disziplina artistiko desberdinak batzen dituena. Bertan, ipuin original bat antzeztuko da zuzeneko musika interpretazioarekin batera.

George Crumb konpositoreak "Vox Balaenae" (Balearen kantua) izeneko pieza musikala sortu zuen 1971. urtean, jorobada baleak sortutako soinuak bilduz. Soinu efektu harrigarrien bizez, instrumentu musikalak balearen, kaioaren eta itsasoaren soinu bihurtzen dira, ozeanoan egongo bagina bezala.

Eduardo Chavarri musikologoak ikuskizun honetarako sortutako fabula, ingurumena zaintzearen aldeko alegoria da. Bere helburua: musika garaikidearen bidez gure habitat desberdinak zaintzearen garrantziaz jabetzea eta kontzientziatzea. Fabula ekologista baten bidez soinu esplorazioaren bilaketa ederra.

PROGRAMA

Vox Balaenae (1971) – George Crumb.

ARTISTAK: Néstor Sutil: zeharkako txirula; Itxaso Sainz de la Maza: pianoa; Teresa Valente: biolontxeloa; Eduardo Chávarri: narrazioa.

Informazioa/izen ematea: Nafarroako Civican kutxa fundazioan egindako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Sarrerak posta elektronikoaren bidez erreserba ditzakezu (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo telefono honetara deituz (948222444) uztailaren 27tik jarduera bakoitzaren hasiera arte.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Irailak 8
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Civican
    Avda. Pío XII, 2 B
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoako sarrera aldez aurretik izena emanda
  • Web Civican

Non