Habanera Jaialdiak Kataluniako Xarxa eta Mestre d ‘Aixa taldeen itsas erritmoak ekarriko dizkigu aurten. Azken egunean, Liuba Maria Hevia konpositore, trobadore eta abeslariarekin itxiko dugu jaialdia, Kubako eta Iberoamerikako musikaren panoraman ezinbesteko ahotsa bihurtu dena.
Saltokiak
Conciertos
XARXA| Irailak 8, 20:00.
Xarxa habanera laukotea 1984an sortzen da Bartzelonako Poble Sec auzoan. Taldeko kideak abesbatzen munduan ibilitakoak dira eta José Luis Romera, Manuel de los Ojos akordeoi eta piano jolea eta beste kide batzuekin batera hartzen dute taldea osatzeko erabakia. Xarxak errepertorio herrikoia eskaintzen du, umore ona eta profesionaltasuna oinarri hartuta, eta oso gogoan dute saririk onena genero musikal hau maite duen jendearen esker ona dela.
MESTRE D’AIXA| Irailak 9, 20:00.
Mestre d’Aixa taldea Vilasar de Mar-en sortu zen orain 35 urte. Ordutik taldeak egitura berbera mantendu izan du: ahots mistoak, akordeoia eta gitarra, perkusio tresnekin lagunduta. Taldeak habanera eta itsas-erritmoak abesti herrikoiekin nahasten dituen berezko estiloa du.
LIUBA MARIA HEVIA| Irailak 10, 20:00.
Liuba Maria Hevia, musikagile, trovadora eta abeslaria. Kuba eta iberoamerikar musika arloko ezinbesteko ahotsa. Hemezortzi urte besterik ez zituela Nueva Trova Cubanan sartu zen neska hark, gaur egun hogei bat disko ditu bere esku, eta horien artean, bere obra propio eta zabala ez ezik, musika-balio handiko antologiak eta askotariko generoak daude ere, hala nola, habanera, guajira, tangoa, Espainiako haur-kantutegi tradizionala eta Venezuelako folklorea.