Irailaren 7an hasi egingo dira Urdulizko Andramariko jaiak 2023.
Aurten berriro ere, jarduerez betetako agenda dute, eta irailaren 7tik 30era bitartean gozatu ahal izango dugu horiekin.
Urdulizko Udalak eta Jai Batzordeak herritar guztien esku jarri nahi dute aurtengo jai egitaraua, hainbat eta hainbat baitira antolatutako ekitaldiak: adin guztietarako jarduerak, kontzertuak, herri kirolak eta ikuskizunak.