Gasteizko Jaiak 2023: "En bucle" (Grison Beatbox)

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 9
  • Gasteizko Jaiak 2023: "En bucle" (Grison Beatbox)

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Grisonen "En bucle" show berriak umorea eta musika nahasten ditu abesti mitikoen bertsioekin, Soul eta Funketik hasi eta belaunaldi berriko disko musikaraino, ahotsarekin (beatbox)-a eta esaldiak grabatu eta errepikatzen dituen aparatu batekin (loop station-a). Hori guztia, bakarrizketa batekin bat eginda, parte-hartze giroa sortuz eta axolagabe geratuko ez den publikoari zuzendua.

Marcos Martínez (Grison) Madrilen jaio zen 1984an, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen, Tres Cantoseko musika-eskolan gitarrista moderno gisa zuen prestakuntza osatuz eta giza ahotsaren mugak aztertuz, musikaren ezohiko adierazpenak ikertuz.

Grison Beatbox gitarrista eta beatboxerra da La Resistencia programan. Beatbox-a ahoko diziplina bat da; zehazki, ahoarekin soinuak eta musika-tresnak imitatzean datza, modu horretan abestiak sortuz. Disziplina honetan, munduko Boss Loop Station Contest txapelketako irabazlea izan zen Grison. Izan ere, denetarik izan da, hala nola, txurro-saltzailea eta Mayumanako zeremonia-maisua, beatbox-eko munduko txapelduna.

"En bucle” ikuskizuna Umorearen Txokoan izango da ikusgai, Andre Maria Zuriaren jaietako espaziorik freskoenetakoan, alegia. Umorearen txokoak Prado parkean milaka pertsona biltzen ditu urtero, dibertitzeko eta barre egiteko irrikaz, izen handiko bakarrizketarien stand up comedy estiloko ikuskizun horiei esker.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaGrison Beatbox
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 9
  • Ordutegia19:30
  • LekuaPrado parkea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non