Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Zuretzako Mezua - Antigona, Selektavelino eta Beli Lebed

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 7
  • Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Zuretzako Mezua - Antigona, Selektavelino eta Beli Lebed

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

2018an sortu zen Zuretzako Mezua, Gasteizen musika jamaikarraren maitaleak biltzeko. Binilozko pintxadak egin eta kontzertuak antolatzeaz gain, kultura reggaezalea lau haizetara zabaltzeko helburua dute.

Bi urteetako pandemiaren ostean, bozgorailuak eta kaleak berpiztera itzuli dira, eta gaur egun 15 selektore (DJ) inguru daude kolektiboan. Batez ere ska, rocksteady eta early reggae soinuak entzun daitezke beraien sesioetan, baina musika beltza, punka eta bestelako doinu asko ere ongi etorriak dira. Batez ere hilean behin asteazken batean Gasteizko Gaztetxean antolatzen dituzten “plater irekietan”; bertan, edonork izena eman eta 20 minutuko sesio bat egiteko aukera du.

Abuztuaren 7an, Gasteizko jaiak soinu jamaikarrez freskatzeko hiru selektore izango dira 20:30etik aurrera Falerina Lorategian: SelektavelinoAntigona eta Beli Lebed.


Laburrean

Non