Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.
Lo que el viento se llevó filmatzen ari dira, eta deskalabru hutsa da. David O. Selznick zinema-ekoizleak filmaketa geldiaraztea erabaki du, birbideratu ahal izateko, beti amestu izan duena izan dadin filma. Baina denbora bere kontra doa, eta geldirik dagoen segundo bakoitza dirutza kostatzen ari zaio.
Bere idazkari zorrotz eta hutsezin Poppenghul andereñoak lagunduta, garaiko bi handi bulegora deitzea erabaki du, egoera konpontzen saiatzeko. Lagun handia duen Ben Hetch gidoilari bikaina eta Victor Fleming zuzendari talentudun bezain jasanezina dira pertsona horiek.
Bietako inork ez du gogoko folletoi hori, Ipar Amerikako gerra zibilean girotuta dagoena eta Escarlata O’Hara heroi harroputz eta moral zalantzagarrikoa protagonista duena. Behin eta berriz saiatuko dira bi-biak oker dabilela ohartarazten, baina ezinezkoa izango zaie. Escarlataren nortasunak erabat xurgatuta dauka ekoizlea, eta, hura bezala, ez da geldituko nahi duena lortu arte. Escarlata bezala, kosta ahala kosta aterako da berearekin.
Eta, bai, badakigu pelikula egitea lortu zutela, eta zinemaren historiako arrakastarik handienetakoa izan zela, baina guk bakarrik ikusi ahal izango dugu filmaketa hartan benetan gertatu zena. Aurreko mendeko 30eko urteetako Hollywoodi buruzko istorio liluragarria. Argiak, kamera... Akzioa!
Taldea