Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.
“Calladitas están más guapas” diziplina anitzeko komedia ikuskizuna da, emakumeek idatzi, interpretatu eta zuzendutakoa.
Jéssika Rojano eta Sil de Castro arituko dira aurkezle lanetan; pianoan, La María Rosa. Eta, horiekin batera, beste komiko gonbidatu batzuk. #CalladistasShow-ean herrialde osoko komiko ospetsu eta komiko berriak ikusi ahal izango dituzu, beren errutinak ikuspegi feminista batetik kontatuko dituztenak, show lotsagabe bat sortuz, zeinetan munduari buruz duten ikuspegi berezia kontatuko duten.
Konplexurik gabeko pertsonentzat gomendatutako ikuskizuna da, konbentzioetatik harago egia dibertigarriak entzuteko gai direnei zuzendua, errebindikazio dosi bat daukana. Ez du alferrik izenburu hau: "Calladitas estáis más guapas". Lagun gaitzazu barrearen akelarrean!