Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Umami

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 5
  • Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Umami

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Umami taldea duela pare bat urte sortu zen, Jesus Guridi musika kontserbatorioko ikasleok gelatik kanpo jotzeko zuten nahiak bultzatuta. Ordutik, hainbat sari jaso dituzte, hala nola: Gaztea cover lehiaketan edo Euskadiko Musikari Gazteen konkurtsoan.

Jasotako arrakasta ikusirik, lanean jarraitu dute jazzaren, reggaearen eta ska musikaren soinuak elkartuz eta Gasteizko jazzaldian, Algortako jaietan, Gasteizko gaztetxean, Korresen eta beste hainbat tokitan jotzeko aukera izan dute.

Nahiz eta gehienok kontserbatorioan ikasketak amaitu dituzten, musikak haien bizitzan protagonista izaten darrai. Hain zuzen ere, gehienek goi mailako musika ikasketak jarraituko dituzte, Musikenen esaterako. 

Honako hauek dira Umami:  Maialen Vicente (piano), Enara Egileta (saxo eta ahotsa), Yeray Parra (gitarra elektrikoa), Imanol Suberviola (tronpeta), Ibra N'Diaye (baxu elektrikoa) eta Jon Tubia (bateria). 

 


Laburrean

Non