Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: En Tol Sarmiento (ETS)

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 4
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: En Tol Sarmiento (ETS)

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

En Tol Sarmiento (ETS) taldeak bere historiako diskorik ausartena argitaratu du. 

Foruen plazako kontzertuek En Tol Sarmiento izango dute protagonista nagusien artean, Gasteizko jaietako kontzertuetarako taldeak eta artistak proposatzeko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkestan boto gehien jaso dituen taldea.

Izan ere, ETS da euskaraz gehien entzuten den taldeetako bat eta Euskal Herriko fenomeno garrantzitsuenetako bat. Bere doinu itsaskorrek publiko gero eta zabalago batengana iristen jakin dute.

ETS Andre Maria Zuriaren Jaietara iritsiko da “Guretzat Tour” biran, non plaza guztiak betetzen ari diren. Guretzat xehetasunezko apustu mimatua da, non popa nagusi den eta edozein aurreiritzi musikal alde batera uzten duen. Disko honen bidez, En Tol Sarmientok pertsonak, kalea eta herri-kultura omentzen ditu. Guretzat eguneroko bizitzaren isla eta gogo-aldarteen trantsizioari buruzko adierazpen artistikoa da (samurtasuna, alaitasuna, nostalgia, euforia). Emozioen mendi errusiarra.

Guretzat eraldaketa prozesu baten emaitza da, Aukera berriak izeneko azken lanarekin hasi zena. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 4
  • Ordutegia23:59
  • LekuaForuen Plaza (Gasteiz)

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non