Abuztuaren 4tik 9ra ospatuko dituzte Gasteizen zaindariaren jaiak, eta adin guztietarako jardueren egitarau osoa antolatu dute. Aurten, publiko guztientzako eta hiriko hainbat txokotan antolatutako jai arloko 400 ekimen baino gehiago prestatu dituzte.
Animazioa abuztuaren 4aren bezperan hasiko da, “Jai atarikoak” programazioarekin. Jai-giroa sortzen hasteko asmoz, txupinazoaren aurreko astean, musika-programazio berezia izango da Plaza Berrian bi ikuskizunekin: uztailaren 28an, ostiralean, 20:00etan, Dantza Plazan Aiko Taldearekin eta, larunbatean, hilaren 29an, 22:00etan, Puro Relajoren kontzertua. Arka plazan ere Arabako bandek eskainitako bi kontzertu izango dira: abuztuaren 2an, 20:00etan, Marrate-Bastida Musika Elkarteak eskainiko du kontzertua, eta hurrengo egunean, abuztuaren 3an, ordu berean, Aguraingo Musika Banda iritsiko da. Abuztuaren 2an egingo da Plaza Berrian Andre Maria Zuriaren omenezko jaietako pregoi tradizionala, 21:30ean. 22:00etan, “Sorotan Bele Gogoan” kontzertua izango da Hondarribiko taldeko jatorrizko kideekin eta Gasteizko Udal Musika Bandarekin.
2023ko berritasunak
2023rako berritasunen artean, haurren programazioan ordutegiak egokitu izana nabarmendu behar da. Zehatzago esanda, haurrentzako ekintzak eta suzko zezena ordu erdi aurreratu dituzte. Aldaketa hori herritarrek egindako eskaerarekin lotuta dago.
Bestalde, etxeko txikienei zuzenduta, Arriaga parkean haurrentzako eta gazteentzako “Abentura Gunea” indartuko dute. Hala, eskuragarri dagoen espazioa handituko dute puzgarriekin, jolasekin, kirol-pistekin, jumping-arekin eta tirolinekin. Gainera, PAI haurrentzako sustatzaileak eskainitako “IZAN PIRATA” hezkuntza-proiektua jarriko da. Bertan, haurrek urmaelaren inguruan jolaserako gune berriak izango dituzte erabilgarri. Zehatzago esanda, hezkuntza-jolaserako piraten estetika duten 10 gune izango ditu, 0 eta 12 urteko haurrei zuzenduta.
Amaitzeko, aipatu beharrekoa da sare sozialen bidez egindako inkestan boto gehien lortu zituzten taldeen musika-programazioa. Dakigun moduan, Kultura eta Gazteria zerbitzuek urte hasieran jaso zituzten 2023ko Andre Maria Zuriaren programaziorako gazteek egindako proposamenak sare sozialen bidez egindako inkestan. Ia 1.000 iruzkin jaso zituzten eta boto gehien eskuratu zituzten 50 taldeen artetik, Kultura Zerbitzuak 10 kontzertu antolatu ditu jai hauetarako. Hala, Foru plazan talde hauek izango dira entzungai: ETS, Lagrimas de Sangre eta Huntza; Aihotz plazan Kai Nakai, Dupla eta Rotten XIII; eta Falerina lorategian HYDREX MUSIC, Cristian Brown, DJ SONDA eta KEA DJ.
Haurrentzako egitaraua
Abentura gunea bigarren urtez itzuliko da Arriagako parkera eta puzgarriak, jolasak, kirol-pistak, jumping-a eta tirolinak izango dira bertan. Abuztuaren 5etik 9ra bitarte egongo da zabalik 11:30etik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:30era.
Peñafloridako kondearen plazan, bestalde, eguerdiro egongo dira ikusgai zirkuarekin, txotxongiloen eta haurrentzako antzerkiarekin lotutako ikuskizunak. Hala, abuztuaren 5etik 9ra bitarte bost ikuskizun eskainiko dituzte konpainia hauek: Eidabe, Erre Produkzioak, Tiritirantes, Ostomila eta Nimú. Ikuskizunak 12:00etan hasiko dira, abuztuaren 7koa izan ezik. Izan ere, egun horretakoa 12:30ean izango da Edurneren eta Zeledon Txikiren jaitsiera dela eta.
Fernández de Piérola apezpikuaren Lorategietan egingo dira berriro ere haurrentzako minidiskoak iaz kokapen berri honetan izandako arrakasta dela eta. Ekintza hori beste egun bat luzatu dute; hori dela eta, jaietako arratsalde bakoitzean, abuztuaren 4tik 9ra bitarte, 19:00etatik aurrera, Gasteizko gune hori animatuko du.
Edurne eta Zeledon txiki berriro ere Andre Maria Zuriaren plazara jaitsiko dira abuztuaren 7ko 12:00etan. Ondoren, erraldoien konpartsak eta Folklore Udal Akademiak dantza berezia egingo dute 13:45ean Floridako kioskoan.
Amaitzeko, ezin ditugu ahaztu Gargantua eta suzko zezenak. Gargantuak ehun urte beteko ditu aurten eta goizero jarriko dute Arriagako parkean abuztuaren 5etik 9ra bitarte 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldero Fernández de Piérola apezpikuaren lorategietan 18:30etik 20:00etara. Bestalde, suzko zezenak ikusteko aukera egongo da gauero, Olagibel kalean, 23:00etan.
Musika-egitaraua
Musika-proposamenen artean, estilo ugaritako eta publiko guztientzako kontzertuak daude. Hiriko txoko askotan izango dira entzungai gainera.
Umorearen txokoa
Arratsaldero, 19:00etan, Prado parkean Umorearen txokoa egongo da. Aurten, Estatu mailan ezagunak diren umoristak izango ditugu berriro ere:
Principal Antzokia
Piroteknia-ikuskizunak
Abuztuaren 5etik 8ra bitarte, 23:00etan, Mendizabalak su artifizialekin argituko ditu jai-egun horietako gauak.
Zoko arabiarra
Juan Aiala plazan egongo da Zoko Arabiarra eta sukaldaritza, artisautza eta haimak eskainiko ditu. Gainera, egunero animazioa izango du: haurrentzako ekintzak, Dervixe dantza siriarreko ikuskizunak Altu Raz Ala Noalusi-ren eskutik eta ekialdeko dantzak Giselarekin. Eguerdi, arratsalde eta gauez egongo da zabalik.