Donostiako Jazzaldia 2023: Kento Tsubosaka

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Uztailak 24
  • Donostiako Jazzaldia 2023: Kento Tsubosaka

Yokohaman jaioa, Kento Tsubosaka Keioko Unibertsitatean graduatu zen, eta beka bat lortu zuen Berklee College of Musicen. Jazz pianoa ikasi zuen Fumio Itabashi eta Junko Onishirekin, eta konposizioa Vadim Neselovskyi eta Terence Blanchardekin.

2017an, entzunaldi baten ondoren, Berklee Global Jazz Instituterako hautatua izan zen, Danilo Pérez zuzendari duena. Graduatu eta gero, 2019an, AEBn jarraitu zuen, kontzertuak ematen, grabatzen, musika konposatzen eta beste artista batzuentzat moldaketak egiten.

Artista hauekin aritua da: Paquito D'Rivera, Miguel Zenon, John Patitucci, Catherine Russell, Francisco Mera, Takuya Kuroda, besteak beste.

COVID-19aren pandemiagatik, Japoniara itzuli behar izan zuen. Orain, Tokion bizi da eta proiektu batean baino gehiagotan ari da lanean, bi aipatzearren, Tamtam, pop esperimentaleko taldea, eta Soraya, Kina Ishikawa abeslariarekin.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia11:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps