Barakaldoko Jaiak 2023: Liher + Lehendakaris Muertos

Barakaldo 2023(e)ko Uztailak 20
  • Barakaldoko Jaiak 2023: Liher + Lehendakaris Muertos
  • Barakaldoko Jaiak 2023: Liher + Lehendakaris Muertos
  • Barakaldoko Jaiak 2023: Liher + Lehendakaris Muertos

2023ko Barakaldoko Jaien egitarauaren barruan.

"Nola erreakzionatuko zenuke bortxatua izango bazina?" galdera horretatik abiatuta sortutako fikziozko istorioa kontatu zigun Liher taldeak bere 2020ko diskoan: Hemen herensugeak daude.

Maitasuna, bortizkeria eta emakumearen bakardadea ardatz ditu proiektu honek. Protagonista izenik ez duen fikziozko emakume gazte bat da. Kantarik kanta, emakume horrek bere bikotekidearengandik erasotua denetik erasotzailearen aurka bortizkeria erabiltzeko erabakia zerk eraginda hartuko duen gogoetatzen du entzuleak, eta galdera bat pausatuko zaio begien aurrean: zer egiteko gai gara, jaiotzetik inposatu diguten bidetik atera eta mapen ertzetako mugak, antzina latinez “Hic sunt dracones” izkribaturik zituzten muga horiek, zeharkatzeko erabakia hartu ondoren?

2021ean Eta hutsa zen helmuga diskoa kaleratu zuten, laugarrena sei urtean. Kostata bada ere, aurreko lanarekin pandemia garaian 35 kontzertu emateko aukera izan du rock taldeak, baina antzua izatera kondenatua zegoen garai horri buelta emateko, bi urte bete ez dituen zikloari agur esan eta berriz ere jaiotzeko aitzakia hartu du, 11 kanturen bitartez.

Liher laukotearen osaera:

  • Lide Hernandok (ahotsa, gitarra)
  • Iñigo Etxarrik (gitarra, koroak
  • Joshka Natkek (baxua, koroak)
  • Ander Berzosak (bateria)

 
barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 20
  • Ordutegia23:00
  • LekuaAnaien Parkea
    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan

Non