Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2023: egitaraua (Karmenak eta Santanatxu)

Amorebieta-Etxano 2023(e)ko uztailaren 15(e)tik 2023(e)ko uztailaren 27(e)ra
  • Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2023: egitaraua (Karmenak eta Santanatxu)
  • Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2023: egitaraua (Karmenak eta Santanatxu)

2023ko Karmen eta Santanatxu jaiak uztailaren 15etik 27ra ospatuko dira. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak Karmenak eta Santanatxu jaietarako antolatutako programa anitza aurkeztu du, herriko talde eta eragileekin batera osatua. 

Karmen egunaren bezperan, uztailaren 15eko arratsaldeko 20:00etan, Amorebieta-Etxanoko Mugimendu Feminista osatzen duten lau taldeek emango dute pregoia eta txupinazoa botako dute: Zornotzako Talde Feminista, M8 Plataforma, Suhaziak eta Akelarre aniztasun taldea.

Aurten kontzertu edo musika emanaldi ugari izango dira Zubiondo plazako eta Zelaieta parkeko agertokien artean, hala nola: Zetak, ETS, OBK, Chimo Bayo, Rebeca, Fernandisco, Kai Nakai, Formula V, Delirium Tremens, Puro Relajo, Olatz Salvador, Kalakan, La Furia, Trikizo, Rebeca Lane, En esenzia, Shoy Party, Akerbeltz, Benidorm Orquestra, Zirkinik Bez, Xaibor, Mariachi imperial, Zornotzako Musika Banda, Txistularien XXIII. Kontzertua, bertsolariak, batukadak, txarangak, txistulariak, fanfarreak…

Kontzertuen egutegia honako hau izango da:

  • Uztailak 15: ZETAK, AKERBELTZ ERROMERIA eta ORKESTRA ESENZIAN.
  • Uztailaren 16an: DELIRIUM TREMENS eta FORMULA V.
  • Uztailak 21: LA FURIA eta REBECA LANE
  • Uztailak 22: BENIDORM ORKESTRA eta SHOW PARTY, ERASO eta MUNZA DJ bizkaitarrekin.
  • Uztailaren 23an: KALAKAN.
  • Uztailaren 24an: ETS, ZIRKINIK BEZ (zornotzar erromeria taldea) eta PURO RELAJO.
  • Uztailak 25: KAI NAKAI.
  • Uztailaren 26an: OLATZ SALVADOR.
  • Uztailak 27: TRIKIZIO eta FESTA 90s, FERNANDISCO, OBK, REBECA eta CHIMO BAYOREKIN.

 


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2023(e)ko uztailaren 15(e)tik 2023(e)ko uztailaren 27(e)ra
  • LekuaAmorebieta-Etxano

Non