Leioako San Juan Jaiak 2023: egitaraua

Leioa 2023(e)ko ekainaren 16(e)tik 2023(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Leioako San Juan Jaiak 2023: egitaraua

Leioako San Juan jaiak ekainaren 16tik 26ra bitartean ospatuko dira. Musika-kontzertuen atalean, sei hitzordu izango dira ekainaren 22, 23 eta 24ko gauetan, bi eszenatokietan; bata, Ikaztegian (Agirre Lehendakariaren plaza), eta bestea, txosnagunean (Elexalde).

Ostegun gauean, ekainaren 22an, lehenengo musika-akordeak 22:30ean iritsiko dira txosnagunera, KAI NAKAI eta MERINA GRIS taldeen eskutik. Arabarrak Merina Grisen pop sintetizatuarekin eta soinu freskoarekin txandakatuko du bere emanaldia. Justu ordu erdi geroago, 23:00tan, Ikaztegian “HUNTZA” taldearen kontzertua hasiko da, bere askotariko proposamen musikal erakargarriarekin hainbeste molde hautsi dituen seikote gipuzkoarra.

Ostiralean, ekainaren 23an, BIZPHIRU PELAU taldearen txanda izango da, 22:30ean, txosnagunean, eta bi ordu beranduago, 00:30ean, CHAMBAOk bere ikuskizuna hasiko du Ikaztegian. La Mari, flamenco chili eta paloak musika elektronikoarekin; horiek izango dira Malagatik Leioako zeruetara ekarriko dituzten soinuak.

Eta larunbaterako, ekainaren 24an, kalitaterik oneneko musika geratzen da oraindik; egun horretan biak iritsiko dira 22:30etik aurrera. Hala, Ikaztegian OLAIA INZIARTEk irekiko du soinu-plaza, bere pop musika pertsonalarekin eta bere konposizio erakargarri propioetan kontatzen dituen bizipenekin. Horren atzetik, BULEGO, Azkoitiko boskotea; batzuetan rock-doinuekin nahastu ohi dituen pop erritmoei esker, gure musikan promesa bat baino gehiago bilakatu den taldea; beti gozarazteko prest dagoen proposamena. Akorde eta erritmo rockeroagoak nahiago dituztenentzat, heavy eta metal zale “gogorrek”, larunbatean, txosnagunean, 22:30etik aurrera, Bizkaiko taldeen hirukotea izango dute: BASAKI – ARENE 6 – IHESKIDE. Kontzertu horretan, metal soinuak punkarekin tartekatuko dira, dezibelioetan graduazio handieneko rockarekin, bakoitza bere estilotik eta konfigurazio musikaletik.

San Juan koadrilen frogak:

 

 

 

leioa.net

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps