Eztena 2023 jaialdiaren barruan.
Tarteko existentziaren edo arimen trantsizioaren ideiatik abiatuta, Platean, bankete baterako prest dagoen mahaia aurkezten zaigu padura baten erdian. Jainko batek, zeremonia maisu bezala, ongi etorria ematen die inguru aldakor honetara iristen diren gorputzei. Itsasoak ekarrita, noraezean edo konortea galduta iristen dira, naufragoak edo sirenak bezalat.
Ikusleak mundu honetara iristen diren pertsonaiei lagunduko die bere bi-daian. Haiek erakutsiko digute, egoera emozional arketipikoenen gainetik, gizakiaren alderdi ez hain nabarmenak. Gutxiespenari beldurra, desobe-dientzia, manipulazio saiakerak, erridikuloaren sentsazioa edo adierazteko ezintasuna.
Tripak arte eszenikoen euskal konpainia da, eta Mayi Martiarena, Maite Mugerza, Marina Suarez eta Natalia Suarez artista plastikoek eta Andrea Berbois biolin jotzaileak osatzen dute. 2013an sortu zen, Baratza Aretoko (Gasteiz) Sorkuntza Laborategiaren testuinguruan, munduarekiko eta estetikarekiko zeukaten ikusmen berezietan oinarritutako sorkuntzak eskaintzeko asmoz.