Eztena 2023: "Bobo"

Errenteria 2023(e)ko Ekainak 11
  • Eztena 2023: "Bobo"

Eztena 2023 jaialdiaren barruan.

Espazio intimotik, haurren linbotik, zer esan ez dakidala begiratzen diet gainetik hegaz dabiltzan ausazko milioika mugei, normala dena eta ez dena bereizten duten horiei. Besteen begirada eta inertzia sozialak ahalegintzera behartzen naute, mugak normala den horren aldean kokatuko nauen lekura korrika egitera… Hala eta guztiz ere, ez dut batere argi harantz korrika egin nahi dudan. Ez dut argi linbo hau alde batera utzi nahi ote dudan; nirekin ditudan eta inork ezagutzen dituen gauza eder ugari atzean uztea eragingo baitu horrek. Zalantza dut ozen esan ala ez. Baina, beharbada, nahiago dut inozoa izan, bobo; ergela naiz, akaso, eta horrela hobeto nago.

  • Iraupena:20 minutu
  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Aróstegui¿
  • Jantziak: Patricia Arostegui
  • Argazkiak: Dani Hernández
  • Esker onak, bide-laguntza artistikoa eskaintzeagatik: Jon Munduate, Dani Hernández, Olatz de Andrés, Neus Villa, Isaak Erdoiza.¿Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo, Bilbo Eszena

Koldo Aróstegui

Hainbat konpainiarekin lan egin du Koldok: Mudances-Angels Margarit konpainiarekin, Deborah Hayrekin, Jesús Rubio Gamorekin, Erre que Erre konpainiarekin, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarrarekin, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainiarekin, NuxCompany-rekin eta La ejecutora elkartearekin. Jerome Bel-en The show must go on piezan ere parte hartu du.¿2018. urtean Europako Performing Gender proiektuan parte hartu zuten bost koreografoen artean hautatu zuten.

Azken urteetan, Angela & Koldo bikotean dihardu Angela Peris Alcantud-ekin. Un Cuerpo Sinvergüenza eta Alles piezak hainbat herrialdetan eskaini dira.

 

 

eztena.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2023(e)ko Ekainak 11
  • Ordutegia17:30
  • LekuaForu plaza
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non