Badator 2023ko Eztena jaialdia. Kalearen gaia abiapuntu hartuta ekainak 9, 10 eta 11ko asteburuan arte eszenikoek girotuko dute Orereta. Hori dela eta, aurtengo edizioan 3 tailer antolatu dira ekainaren 5etik 10era bertan parte hartu nahi duten antzerki eta performance zaleentzat. Tailer guztiak doainik izango dira eta hauetan landutako prozesuaren erakustaldia asteburuan zehar egingo da.
1. EKINTZAK ETA LEKUAK SOINUTU Myriam Rzm eta Garazi Gorostiaga
Soinuarekin edota musika elektronikoarekin nolabaiteko erlazioa zein gogoa duzuen pertsonei zuzendutako tailerra da; profesionalki horretan jardun ez arren, nozbait ordenagailua, efektu-botoiak edo loop pedalak erabili nahi izan dituzuenontzat. Kaleko ekintzak eta lekuak soinutuko dituen elkarrekintza bat esperimentatzeko prest gaude. Zuzeneko inprobisazioa, bakarra eta momentukoa. Non: Oreretako kaleetan (euria eginez gero, Koldo Mitxelenako jolastokia) Noiz: Ekainaren 9an, 10:00etatik 14:00etara