ACT Festival 2023 egitarauaren barruan.
"Las actrices siempre mienten" ikerketa eszeniko bat da, aktorearen unibertsoari lotutako estereotipotik eta topikoetatik abiatzen dena (zer daki egiten aktoreak?), aitzakia gisa erabiltzeko, gainditzeko eta sortzaile eta banako gisa interesatzen zaizkigun gaiei buruz hitz egiteko (ofizioa, generoa, prekarietatea). Aktore fidagarriak izateko helburuarekin bizitzan zehar egin ditugun casting, proba, ikastaro eta tailer guztiek ez digute horretarako balio izan, egia da, baina horrekin guztiarekin antzerki garaikideko pieza hau eraiki dugu.