Maiatzaren 13an antolakuntzak zabaldukota oharra:
Aurtengo Herri Urrats eguraldiak baldintzatua ez da ohikoa izango. Herriko etxearekin hitz egin ostean, eta egoera aztertuta Eszena bakarra salbatzeko aukera izan dugu, beste guneak seguritateagatik murriztera behartuak gaudelako.
Murriztapen honekin, programazioa ere moldatzera behartuak gara 12:00etan hasiko dira. Bertan izango dira besteak beste azken urteetan abestia egin duten taldeak.
Hala eta guztiz galerak izugarriak dira eta elkartasunerako deia egingo dugu bihar.
---------
Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak 40 urte beteko ditu 2023an eta maiatzaren 14an ospatuko dute Senperen.
EGITARAUA:
ARABA GUNEA
Araba gune honetan haurren txokoak ez ezik eszenak ere indar berezia du. Aurten gainera Araba gunea aldatuta dator, eszena lekuz aldatu dugu eta 95 metro luzeko Gune erraldoi batean bilakatuko da. Hauek dira bertan aurkituko ditugun taldeak:
LAPURDI GUNEA
Janari loturiko gune honetan bazkariak alaitzeko Kuxkuxtu txaranga izango dugu. Eta goizean Senperetarrak izango ditugu kantuz.
NAFARROA BADOK GUNEA
Nafarroa BADOK guneko egitaraua berezia izango da aurten, jende gazteari begirako gune honetan jende helduagoari ere lekua egingo diogulako. Ondokoak dira bertan izango diren taldeak:
GIPUZKOA GUNEA
Herri Urratsek badu gune berezi bat, beste ikastolen jaiek ez dutena, eta gune edo eszena hori dantzarena da. Aurten ere dantza emanaldi ugari izango ditugu Gipuzkoako eszenan, eta berari itxiera Andoni Ollokiegi bakarlariak emango dio. Gipuzkoa gunea Estitxu Robles kolegiko gazteek irekiko dute. Dantzaz konpainiarekin egindako ikastaldiaren emaitza erakutsiko dute Herri Urratsen. Ondoren Oinak arin, Herri Urrats Kantuz, Txingilika, Begiraleak eta dantza erakustaldiekin bukatzeko Los Chancaires.
Dantza saioen ostean Andoni Ollokiegi bakarlari gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du.
HAURREN XOKOAK
Etxepare lizeoko ikasleen animazioak :
Goizeko 10ak eta 12ak artean, lizeoko ikasleek animazioak antolatuko dituzte haurren xokoan (xiba joko, soka tira, paraxutaren jokoa, zezena eta San Fermin jokoa…) eta haurren margotzea ere proposatuko dute.
EROSKIren elikadura eskola:
Elikadura sano eta egokiaren ikasteko tailer ludikoa
Euskadiko EiTB telebista publikoaren gunea:
Tailerrak, photo call, Irabazi arteko aktoreak,….
Eta beti bezala, puzgarri, tailer, bixkotxa salmenta eta alkoholik gabeko edariak…
Puzgarriak egun osoan zehar.
Eszena gainean Kaiku enpresak jasangarritasunaren inguruko antzerki emanaldia egingo du goiz guztian zehar. Eta 15:00retan EIDABE antzerki taldearen GORA BIHOTZAK ikuskizun berezia umeentzat.
Bukatzeko aipatu nahiko genuke, aurten lakua musikaz bete nahi dugula, eta hori dela eta indar berezia jarri dugula ibiltarietan. Egun guztian zehar: Joaldunak, gaiteroak, Elektrotxaranga, Zo Zongo, Elektropottotte, Gaitistan, Ixtaklok, Les Chancaires, Bec’h Dehi,…. Lakuaren itzulian entzun eta ikusteko parada izango dugu.
ERRONKA
Aurten Erronka berreskuratzen dugu berriz, eta ez edonola gainera. Aurten erronka nazioanala izango dugu. Bertan 5 talde lehiatuko dira: Ondarruko Zubi Zahar ikastola ( Ibilaldiaren antolatzailea), Etxarriko Andra Mari ikastola (Nafarroa Oinezen antolatzailea), Agurango Lauta ikastola (Araba Euskarazen antolatzailea), Oreretako ikastola (kilometroaken antolatzailea) eta guretik Xalbador kolegioa.
Erronka Baxe Nafarroa gunean izango da, eta goizeko 10etatik aurrera bertan izango dira bost taldeak joko eta jolas ezberdinak egiten. Erronka ikusgarria izango da zinez.