Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zein soinu izango lukeen marrazki edo eskultura batek? Zer sonoritatek adieraziko luke hobeto haizea edo euria?Nola deskribatuko zenuke musikarekin mugimendu bat? Lerro bat, marrazki bat? Sentimendu bat? Begirada bat? Kontzertu honetan, Euskadiko Orkestrako musikariek galdera horiei musikarekin jolastuz erantzuteko erronka izango dute, gure publiko gaztearen proposamenak eta gaurkotasun handiko errepertorioa oinarri hartuta. Pantaila batekin,ordenagailu batekin eta musika-teknologia aurreratuenarekin, interpreteek eta ikus-entzuleekmusika-konposizioaren sekretuak ezagutzeko jolasa partekatuko dugu.
Kontzertuaren aurretik tailer bat eskainiko da aukerakoa eta doakoa. leku murriztuak, gonbidapenak lehiatilan.