Gutun Zuria 2023: "Tensar el texto - El hilo tensado como recurso para la lectura de un libro" tailerra

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 29
  • Gutun Zuria 2023: "Tensar el texto - El hilo tensado como recurso para la lectura de un libro" tailerra

Gutun Zuria 2023

Escrito a lápiz argitalpen-laborategiko Desireé Rubio artistak emandako tailer hau testuaren tentsioaren inguruan garatzen da, liburuan hari bidez esku hartuz.

Brodatzea baliabide bat da testu bat berrirakurtzeko, azpimarratzeko eta aztertzeko. Hariak zabaldu egiten dira emakumeen irudiak dituzten liburu-azaletan; elkarrizketak ehuntzen dituzte bi libururen artean; testua zeharkatzen dute, azpimarratuz; orriak tenkatzen dituzte arku-forman; eta hitz-konstelazioak brodatzen dituzte poemetan. Horrela, testua tenkatzeko moduak jorratzen dira, eta, amaitzeko, irakurketa performatiboa egiten da parte-hartzaileekin, liburu batean brodaturiko azpimarratuak gainjarriz.

Tailer hau bereziki zuzenduta dago irakurketa-klubei eta idazketan, edizioan, literaturan, kultura bisualean eta antzekoetan interesa duten pertsonei.


Laburrean

Non