Loraldia 2023: "Tetuán"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 24
  • Loraldia 2023: "Tetuán"

Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

FILMAREN EMANALDIA + SOLASALDIA ZUZENDARIAREKIN.

UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle Iratxe Fresnedaren hirugarren filma da Tetuán. Dokumentalak migrazioaren gaia lantzen du, estereotipoetatik urruntzeko asmoz. Carmelo Fresneda aitaren irudia izan da istorioaren eragilea.

Sinopsia

Film luze dokumental honetan, Fresnedak hainbat lurraldetara bidaiatu du: Almeria, Tetuan, Pirinioak, Euskal Herriko txokoak, Errumania. Aitaren historiak eta bizipenek piztutako jakin-minak errealitatearen eta zinematografiaren arteko bidean jarriko dute, iraganaren eta orainaldiaren artean.

Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Fresneda bidaia pertsonal batean sartuko da. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikusizko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean; Danubio ibaiaren ertz lasaietatik, Sahara edo Euskal Herritik igarota, lau istorio elkartu eta galdu egingo dira Tetuango misterioetan.

Lan honen aurretik Fresnedak zuzendu zituen beste bi film luzeak hauek izan ziren: Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2018). Tetuán (2022) filmarekin, bere "erregistroaren trilogia" osatu du. Lan hau Gijongo 60. Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sail ofizialean estreinatu zen, 2022an, eta 64. edizioko ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Bertoko Begiradak atalean.

Filmaren hizkuntza: euskara, gaztelania eta beste.

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2023(e)ko Martxoak 24
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Bizkaia Aretoa

Non