Poesialdia 2023 egitarauaren barruan.
Poesiaren Munduko egunean, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren sari banaketa egingo da Liburutegi Nagusiko Konstituzio enparantzako Mandas Dukearen aretoan.
Poesia lehiaketa hau, Donostia Kultura eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean burutzen da, euskarazko poesia zabaldu eta 35 urte bete gabe dituzten idazle gazteen lanari bultzada emateko.