BilbaoPoesía 2023: "Lorca en Bilbao" (estreinaldia)

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 19
  • BilbaoPoesía 2023: "Lorca en Bilbao" (estreinaldia)

BilbaoPoesía 2023

Martxoaren 19an, Lorca en Bilbao hitzorduaren txanda izango da Bilbon; BilbaoPoesíaren ekoizpen propioa da.

Lorcak Margarita Xirgurekin bisitatu zuen Bilbo 1936ko urtarrilean. Aurten, bere jaiotzaren 125. urteurrenean, Literatur Jaialdiak oso modu berezian gogoratuko du. Fusilatu baino hilabete batzuk lehenago, Lorca eta Margarita Xirgu aktorea elkarrekin egon ziren azken aldiz Bilbon (Lorca hil egin zuten hilabete batzuk geroago, eta Margarita Xirgu ez zen erbestetik itzuli). 1936ko urtarrilaren 26an, igandea, Bilboko egonaldia aprobetxatuz, El Sitio elkarteak omenaldia eskaini zien Libertades Jauregien aretoetan (egungo Bidebarrietako Liburutegia). 

Itziar Lazkanoren eta Felipe Lozaren eskutik, Iñaki Marurik pianoan lagunduta, Granadako poeta gogoratuko dugu.

Hitzordu honetarako, gonbidapena behar da. Hemen lor daiteke.


Laburrean

Non