Loraldia 2023: "EIRE FESTA. IRLANDAKO HAIZEAK (CÓISIR GAEILGE)"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 17
  • Loraldia 2023: "EIRE FESTA. IRLANDAKO HAIZEAK (CÓISIR GAEILGE)"

Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

San Patrick egunean bertan Eireri (Irlandari) begira jarri gara eta landa berde horietan mendez mende sortu den musika tradizioan dzanga egingo dugu. Musika festa handi bat izango da.

Euskal Herriak Eire estimatzen duen adierazpena.

Marmara talde lekeitiarrak zabalduko du atea eta irlandarren doinuen errepublikan murgilduko gara. Gaelikoz ondutako hainbat kanta a capella kantatuko du. Jarraian, dantza-eztanda egingo dugu The Poguesen kanta probokatzaileekin. Arrasatetik datorkigun The Potes bandak McGowanen melodiak moldatzeko erronka hartu du. Haiekin batera McOnak taldekideak diren Joseba Iturraspe eta Irati Irizar izango dira eszenan.

Hango eta hemengo kantak partekatuko dira festa honetan. Ezuste bat baino gehiago gertatuko delakoan gaude eta ondo pasatzeko motiboak ez dira faltako. Eire beti gure bihotzetan.

loraldia.eus

Laburrean

Non