Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Kangaroo poema-liburu berria idatzi du Martin Etxebarriak. Zarauztarraren poemak musikak lagundurik agertuko zaizkigu dendako eszenatokian. Berarekin batera Oier Aranzabal arituko da gitarrarekin. Oier Aranzabal Lou Topet bandaren sortzailea da eta soinu banda jarriko dio irakurraldi honi.
Eguneroko bizitza eta surrealismoa uztartzen ditu Kangaroo lanak, hitz soilekin egindako esaldi berri eta irudi harrigarrien bilaketa, begi bat misterioan eta bestea perbertsitate neurtu batean, esanezinezkoa harrapatzeko ahaleginean beti.