Loraldia 2023: "Eta orain zer?"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 10
  • Loraldia 2023: "Eta orain zer?"
  • Loraldia 2023: "Eta orain zer?"

Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Soka dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena; bertakoa bezain unibertsala. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen ditu. Dantzaren bidez gizartea batzen du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatuz eta partekatuz.

Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Zeharkakotasuna, kultura-aniztasuna eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetan erabiliko diren kontzeptuetako batzuk, bizikidetza eta adierazpen eta jatorri koreografikoen aniztasuna lagun.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya
  • Dantzariak eta musikariak: Alain Maya, Aritz López, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Junaid Jemal Sendi, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena eta Euskal Herriko Gazte Orkestra
  • Koreografia: Jon Maya eta dantzariak
  • Musikaren konposizioa: Pascal Gaigne
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Alessio Meloni
  • Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs
  • Ekoizpena eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García eta Jon Maya
  • Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
  • Jantzien egileak: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak Goi Graduko 2. mailako ikasleak
  • Argazkia: Mendi Urruzuno eta Gorka Bravo
  • Teaserra: David Bernués
  • Ekoizpena: Kukai Dantza
  • Koprodukzioa: Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Malandain Ballet Biarritz eta Teatros del Canal (Madril)

Informazio gehiago: Kukai Dantza Taldea

 

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaEuskal Herriko Gazte Orkestra eta Kukai
  • Data 2023(e)ko Martxoak 10
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Euskalduna Jauregia

Non