Gabonetako Abesbatza Kontzertuak 2022/2023 egitarauaren barruan.
Ars Viva abesbatza 1983ko apirilean sortu zen, Indautxuko (Bilbo) Jesuitak ikastetxeko abesbatza gisa.
Bere errepertorioa originaltasunean eta aldakortasunean oinarritzen da, eta hainbat garaitako musika erlijiosoa eta profanoa hartzen ditu barnean: errenazimentua, barrokoa, klasizismoa, erromantizismoa, aro modernoa eta euskal folklorea.
25 ahots mistok osatzen dute, eta Josu Soldevilla Lamikiz maisuak zuzentzen du.