Gabonetako Abesbatza Kontzertuak 2022/2023 egitarauaren barruan.
GAUDEAMUS HODIE ABESBATZA
Abesbatza 2000. urtean sortu zen Irala auzoko Helduentzako Hezkuntza Zentroan, ikastetxeko irakasle baten ekimenez. Emakumeek osatzen dute, eta Euskal Herriko eta beste leku batzuetako abesti herrikoiak interpretatzen dituzte, Luismi Montañaren zuzendaritzapean.
CORO DE INGENIEROS DE BIZKAIA
Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak BIZKAIKO INGENIARIEN MUSIKA ELKARTEA sortzea bultzatu zuen 1997an, eta, horren barruan, BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA, Bilboko Industria Ingeniarien Eskola sortu zeneko mendeurrena zela eta. José Ramón Rementeríaren gidaritzapean hasi zen eta, 2017tik aurrera, Alberto Carreraren zuzendaritzapean, abesbatzak erronka, estilo eta helburu berriak bereganatu zituen.