Gabonetako Abesbatza Kontzertuak 2022/2023 egitarauaren barruan.
GARAIZARKO MATSORRIAK ABESBATZA
Garaizarko Matsorriak Abesbatza 1987an sortu zen Garaizar auzoan (Begoñako Errepublika zaharrean), Jose Luis Etxebarria Txeluren bultzadari esker eta haren zuzendaritzapean. Matsorriek errepertorio zabala dute: euskal folkloreko abestiak, bilbainadak, musika erlijiosoa eta nazioarteko konpositoreen piezak. 2008ko urtarriletik, Miren Zubieta Egia da zuzendaria.
SAN FRAN KORUE
Sanfran Korue Bilboko San Frantzisko auzoan sortu zen, Pedro de Diegoren irakaskuntzaren eta zuzendaritzapean, eta bertan aritzen da, nagusiki. Abesbatza anitza da, bai abesbatza osatzen duten pertsonen jatorriari dagokionez, bai errepertorioari dagokionez. 2017. urtetik, Miren Zubieta Egia da zuzendaria.