MAZOKA BERTAN DA!
Marrazki Jaialdia bere jatorrietara itzuliko da eta Montehermosoko urbiltegia VIII. edizioko 40 mazokalarien obrekin eta produktuekin beteko du abenduaren 16tik 18ra.
¿¿
• Karteleko ilustraziorako, Azokak, berriz ere, Mazokalari ohi baten aldeko apustua egin du, Inge Conde ilustratzailearen eta konpositorearen aldekoa, zeinak “partitura” berezi bat birsortu baitu, jolas, inspirazio eta zentzumenen aktibazio gisa.
¿
• VIII. edizio honetan, asteburuan zehar garatuko diren jardueren bidez, Mazokak zera proposatzen digu, Musikan marrazkigintzaren, grafiaren ahalmenaz gozatzea eta hura arakatzea.
¿
Mazokalariak Gasteizera itzuliko dira
Mazoka Marrazki Azokaren esentzia: bi urteko gorabeheren eta erdibirtualtasunaren ondoren, artisten postuak Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegi magikora itzuliko dira.
Marrazki eta ilustrazio azoka honek 40 profesional eta amateur biltzen ditu, eta publikoari askotariko teknikak eta estiloak eskainiko dizkio. Aukeraketa horren barruan estatuko artista ezagunak ditugu, besteak beste, Mar Ferrero (Madril), Celsius Pictor (Ourense), Bea Enríquez (Madril), Xabier Casals (Andorra), Mar Villar (Alacant), Mario Jodra (Zamora), Nuria Hernández (Bilbo), Jenni Kärnä (Finlandia) eta Miren Asiain Lora (Iruñea), edo Lucía Cámara, Patricia Nagashiro, Helena Malvido eta Jon Caro gasteiztarrak, eta baita 2022ko beka jaso duen Maider Leturiaga IDearteko ikaslea ere.
Eguberrien atarian, abenduaren 16tik 18ra, Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegiko gangadun gunea era guztietako teknika, euskarri eta neurrietako originalak dituzten postuz beteko da: zeramikak, eskuz margotutako zapatilak, adabaki edo jertse ilustratuak; bitxiak, baxera, alfonbrak, beldurra kentzeko lanparak, posterrak eta pegatinak; kopiak Glicéean eta Xuan paperean, serigrafia, risografia, sakongrabatua eta litografia; artistaliburuak, pop up liburuak, haurrentzako liburuak, historia liburuak, komikiak edo fanzineak; infografia zientifikoak, zurean egindako ilustrazioa, erloju pieza zaharretan edo askotariko tresnetan; mapak, katiluak, azulejoak, dioramak eta poker kartasortak; washi tapeak eta giltzatakoak; kuxinak, zapiak, mantalak, diruzorroak eta neska soinekoak; gozoki mexikar ilustratuak, hiriko harriak, matrioskak, egutegiak eta papergintzako era guztietako objektuak, hala nola agendak, koadernoak, postalak, etab. Hori guztia edizio mugatuetan eta egileen eskutik.
2022ko Kartela Inge Conde konpositore eta Mazokalariak ilustratu du, eta partitura original bat eta zentzumenentzako jolas bat da
2022ko Mazokaren kartelak, alde batetik, zera irudikatzen du, musika entzuten dugunean entzumenaz gain beste zentzumen batzuk aktibatzen direla; izan ere, pertsona batzuek koloreak edota formak ikusten dituzte musika entzuten duten bitartean. Are gehiago, grafietatik abiatuta musikalan bat sor daiteke edo musikalan bat grafietara itzuli. Hori da edizio honetako ilustrazioak irudikatzen duen musikaren eta grafikaren arteko sinergia.
Bestalde, kartelaren hondoa bera partitura gisa erabiliz, zentzumenak pentagrama gisa erabiliz eta edizio honetako 5 kolore adierazgarriak erabiliz, musikanoten serieak edo asmatutako grafiak ikus ditzakegu. Condek hizkera musikal propio bat oparitzen digu Mazokarako, espazioari identitatea emango diona eta, asteburuan zehar, hainbat jardueratan jolas eta konposizio gisa erabiliko dena.
INGE CONDE (Mazokalaria, 2021) diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta konpositorea da eta, proiektuak horretarako bide ematen duen bakoitzean, hainbat diziplina bateratzen saiatzen da. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik eta konposizioan graduatua Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriotik. Gaur egun, mundu grafikoa eta zuzendaritza korala uztartzen ditu.
Posterrak bere pasioa dira, emozioekin eta bere bizipen propioekin, adimen emozionalarekin, sentimenduekin, naturarekin eta psikologiarekin lotutako mezuak adierazteko duen modua. Beka ugari irabazi ditu (EITB, Kaleartean, BilbaoArte…) eta bere lana baliabide digitalekin garatzen du.
¿
Adin guztietarako jarduerak eta ikuskizunak Marrazkigintzak Musika konposatzeko eta irakurtzeko orduan duen ahalmenaren inguruan
Bizi garen gizarte edo kultura honetan, soinu bidezko adierazpen kultural baten edota adierazpen performatibo baten zirriborro fisiko bat edukitzeko beharra dago. Horrela, eta historian zehar, gaur egungo musikaoharretara iritsi arte —zeinak errepresentazio grafiko bat baitira, azken finean—, irauteko eta transmititzeko musikak hainbat zeinu idatzi edo marraztu behar izan ditu, adibidez, soinu baten altuera eta iraupen erlatiboa irudikatzeko. Bi zentzumen horien arteko transferentzia eta harremana —ikusmenaren eta entzumenaren artekoa— da 2022ko Mazokan izango ditugun tailerren, kontzertuen, bisita gidatuen, hitzaldien eta kantujolasen bizkarrezurra.
Jarraitutasun horretatik abiatuta eta hari buruz hitz egiteko, gurekin izango dugu Carolina Queipo Gutierrez doktorea, musikologoa eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Etnomusikologiako Katedradun titularra. Mendebaldeko musikaren historiari buruzko hitzaldi bat egingo du, modu dibulgatibo eta partaidetzazko batean, ibilbide bat eginez grafismo musikal aipagarrienetan eta “ahaltsuenetan” barrena, bertaratzen direnen zuzeneko parte hartzea dakarten jarduera praktikoak proposatuz.
Ildo beretik, Jam Session edo Saxo, Gitarra eta Bateria kontzertu inprobisatu batez gozatu ahal izango dugu. Jam Sessionak jazzaren munduko tradizio bat dira, zeinetan musikariak, aldez aurreko entsegurik egin gabe, agertoki batera igotzen baitira inprobisatzera. Tradizio horri jarraituz, Mazokak erronka bat proposatu die emakumezko hiru artista eta interpretariri: batera edo bakoitzaren musikatresna txandakatuz soinua jartzea pantaila handi batean proiektatuta ikusiko duten ilustrazioen hautaketa bati (ilustrazioak aurtengo edizioko parte hartzaileenak izango dira). Kontzertu errepikaezin batez gozatuko dugu, beraz. Musikainprobisazioa bidea egiteko tresna gisa, mazokalarien artea interpretatzaileen artearekin uztartzen dituen abiapuntutik hasiz. Leire Colomo Osta (bateria), María Antúnez Gurucharri (gitarra) eta Izaskun Simón Zardoya (saxofoia) dira zuzenean soinu obra paregabea sortuko duten interpretatzaileak.
Txikienentzat, Marrazkitekaz, horma ilustratuaz eta MusiKollage tailerraz gain —non musikak, konposizioak, collageak eta ilustrazioak bat egingo baitute—, euskaraz egingo den “IpuinKantalariak” ikuskizun musikatua izango dugu, Musas y Fusas-ekin.
Jaialdiaren hiru egunetan zehar, INGE CONDE konpositore eta ilustratzailearen “MD 6066” obraren erakusketa musikatua ere ikusi ahal izango dugu. 6 minutuko konposizioa ikusgai egongo da —bere partitura grafikoa, koloretsua eta bikaina— eta, bitartean, Ahotsaren (sopranoa edo altua), saxo altuaren eta baritonoaren, pianoaren, perkusioaren eta biolinaren interpretazioa entzun ahal izango da, begiztan, Jovellanos erakusketaaretoan.
Programa osatzeko, ilustrazioaren arloko ikasle eta profesionalei zuzendutako jardunaldi bat dago, eta baita koadernaketa tailer bat (“Hau ez da akordeoi bat, nire marrazki koadernoa baizik” izenekoa), bisita gidatuak, aurkezpenak, sinadura hitzorduak, ilustramatoia eta zuzeneko sormena ere.
¿¿¿