"Serrana"

Berriz 2022(e)ko Azaroak 5
  • "Serrana"

SERRANA ikuskizun ireki eta zeharkakoa da, eta Serrana de la Vera pertsonaiaren erromantzean sakontzen du maila antropologikoan zein existentzialean. Hiru pertsonaia dira XV. mendeko Erromantzearekin paraleloan doan dramaturgiaren oinarria. Erromantzea herriak berak kontatuko digu, bideo formatuan. Istorioa XXI. mendeko Serrana batena izan liteke. Testurik gabea eta lan koreografiko batean eta antzerki fisikoan oinarritua, ikuskizuna herri baten identitate kulturalean, memorian eta mitoaren sorkuntza kolektiboan barrena igaroko da, abiapuntu nagusi izanik Caro Barojaren hausnarketa hau: “Herri batek nekez ahazten ditu bere jainko-jainkosak”. Ikuskizuna ingurunearen oreka naturalarekin hasten da, pertsonaia bakoitza naturako, aireko, ureko eta lurreko elementu batekin erlazionatuta, eta gizakiak botere-, abusu- eta adostasun-harremanen bidez jasaten duen eraldaketan barneratzen eta sakontzen da. LUR zaporea duen ikuskizuna. GEREZI-GORRIZ tindatutako ikuskizuna.

Fitxa artistikoa:

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Ángeles Vázquez Ortega
  • Zuzendarikidea: Juan Antonio Moreno Fernández
  • Musika: Milo ke Mandarini
  • Bideo emanaldiak: Victor Vaquero González de Quevedo
  • Bideo dokumentala: Israel J. Espino
  • Artistak: Clara Ferrao Diz, Alvaro Murillo, Stefano Fabris
  • Zuzendaritza koreografikoa: Ángeles Vázquez
  • Argiak: Juan Antonio Moreno
  • Eszenografia: Juan Antonio Moreno
  • Jantzien diseinua: Ángeles Vázquez
  • Argazkia: Jorge Armestar
  • Aktoreen Trainning: Charo Feria
  • Ekoizpena: Entrearte Al-Badulaque S.L.
  • Koprodukzioa: Kultura, Turismo eta Kirol Saila, Extremadurako Junta
  • Banaketa: Asunción Blanco

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps