Dazz Jazz 2022

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko urriaren 19(e)tik 2022(e)ko urriaren 23(e)ra
  • Dazz Jazz 2022

Dazz Jazz jaialdiak 5 kontzertu eskainiko ditu guztira Arabako hiriburuan urriaren 19tik 23ra. Dazz klubak antolatzen du egitasmoa eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesa du.

Programa asteazkenean, urriaren 19an, hasiko da Leonor Watling eta Leo Sidranekin eta Javi Peña Triorekin eta 20an Iñaki Salvador & Chris Kase izango dira.

Ostiralean, 21ean, Jesse Davis Quartet igoko da oholtzara eta larunbatean, 22an, Jorge Rossy, Bill McHenry & Masa Kamaguchi. Programa Flavio Boltro eta Chano Domínguez Quartet feat taldeak itxiko du.

Kontzertuak 20:00etan izango dira. Sarrerak eta abonuak www.musikaze.net webgunean eros daitezke, eta abonuak webgune horretan edo Dazz klubean (Aiztogile kalea 60, Gasteiz).

Egitaraua:

Urriak 19, asteazkena, 20:00 (16 / 22 €)

Urriak 20, osteguna, 20:00 (12 / 18 €)

Urriak 21, ostirala, 20:00 (12 / 18 €)

Urriak 22, larunbata, 20:00 (12 / 18 €)

Urriak 23, igandea, 20:00 (18 / 24 €)


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps