Bi urte ospatu gabe igaro ondoren, San Fausto jaiek alaitasuna ekarriko dute berriro Basauriko kaleetara, urriaren 8tik 16ra, gustu eta adin guztietarako 200 ekitaldi baino gehiago biltzen dituen egitarau batekin; tartean dira, besteak beste, kaleko jarduerak eta ikuskizunak, txikienentzako proposamenak, gastronomia eta musika jaialdiak, edo kuadrillek antolatutako ekimenak.
Aurten, berritasun gisa, Herriko Artisten Eguna ospatuko da urriaren 9ean, igandean; egun hartan, Be Move Dance Studio eskolak dantza tailer bat emango du, Solabarriako karpan 12:00etan hasita; gero, 13:00etan, Basauriko Udal Musika Eskolako instrumentu taldeen emanaldiak izango dira; segidan, 13:30ean, LOS JAIMONES taldearen kontzertua izango dugu Begoñako Andra Marin, eta arratsaldean, 19:30ean, Maialen Ibarraren kontzertua, Arizgoitin, eta segidan, Anjel Colladoren bakarrizketa.
Kaleko jarduerek, urtero bezala, jai egitarauaren zati handi bat hartuko dute. Txistularien, dultzaineroen, erraldoien eta buruhandien ohiko kalejirei bestelako eskaintza batzuk batuko zaizkie, esate baterako, Diver Jurassic-a, asteazkenean, hilak 12, 20:00etatik aurrera hainbat kaletan zehar ibiliko da Solobarrian amaitzeko, non dinosauroen photocall-a jarriko baita. Larunbatean, hilak 15, 21:00etan, Perculights ikuskizunean danborra eta teknologia berriak uztartuko dira, oinezko kaleetan barrena.
Ekitaldi herrikoiei eta kuadrillek antolatutakoei dagokienez, babarrun jatea egingo da asteazkenean, hilak 12; kuadrillen bazkaria San Fausto egunean izango da, ostegunean, hilak 13; tortilla txapelketa asteartean, hilak 11; paella txapelketa larunbatean, hilak 15; eta, azkenik, marmitakokoa, iganean, hilak 16. Elkartasuna ere presente egongo da koadrillek antolatutako ekitaldi askotan: azoka solidarioa, hirugihar jatea, txorizo jatea, sardina jatea, txanpi solidarioa eta abar.
Txikienek ere izango dute beren eguna ostiralean, hilaren 14an, baina gainerako egunetan ere antolatuko dira haurrentzako jarduerak: magia ibiltaria auzoz auzo Balbi eta Taylor magoekin, igandean, urriaren 9an, 12:00etan; Partyman Skywalker-en haurrentzako ikuskizuna San Isidro plazan, astelehenean, hilaren 10ean, 18:00etan; haur-antzerkia larunbatean 18:00etan, eta abar. Haurren egunean (ostirala 14), Solarte ikastetxean haur-parkea egongo da 11:00etatik aurrera, eta arratsaldean askaria ere banatuko dute; 18:45ean, berriz, haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Txotxongilo Bertsolariek “ahateen” parkean (Soloarte). Gainera, Basozelaiko skatepark-ean Basozelaiko “Txiki Open” txapelketa izango da urriaren 12an, goiz eta arratsaldez.
Musika-eskaintza askotarikoa izango da: erromeria, dantzaldiak… Kontzertu hauek nabarmenduko ditugu: Guda Dantza (larunbata, urriak , Los Diablos (asteartea, urriak 11), Andy y Lucas (ostirala, urriak 14) eta Desakato (larunbata, urriak 15).
2022KO BASAURIKO JAIEN EGITARAUA
Urriak 8, larunbata
- 18:00 Kuadrillen elkarretaratzea udaletxe aurrean
- 18:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena udaletxean
- 18:30 Conchi Basabe pregoilariari omenaldia udaletxean
- 18:35 Eskarabilleraren aurkezpena
- 18:40 Alkate txikien agurra udaletxeko balkoitik
- 18:45 Alkatearen agurra
- 18:50 Herriko Taldeaken agurra
- 18:55 Pregoia
- 19:00 Txupinazoa
- 19:00 Kuadrillen jaitsiera: Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta Bat, Zigorrak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu ta Otso Maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak, Aldatxa, Hauspoak
- 21:30 Jaitsieraren amaiera Solobarria plazako karpan. Eskarabilera Saria emango diote jaitsierarik onenari
- 21:30 Kalejira Gazte-Leku Fanfarrearekin oinezkoen kaleetatik
- 22:00 Disko Festa Sound Solobarria plazako karpan
- 22:30 Kontzertua Arizgoiti plazan: Guda Dantza
- 23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Remix
Urriak 9, igandea
- 9:00 Txupina udaletxetik
- 9:30 Mahai-teniseko txapelketa herrikoia eta federatua Urbi kiroldegian
- 10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
- 10:30 2022ko Bizkaiko Open Esku Pilota txapelketaren finalaurrekoa Artunduagako frontoian
- 11:00 Banakako hiru tabloi txapelketa herrikoia Artunduagako bolatokian
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako parkea Arizko Ikastolan
- 12:00 Ekialdeko GO jokoa ikasteko tailerra San Jose ikastetxean
- 12:00 Aldibereko xake-joko partidak 20 tabloietan San Jose ikastetxean
- 12:00 Eskualdeko dantza taldeen alardea Arizgoiti plazan
- 12:00 Magia ikuskizun ibiltaria herriko auzoetatik: Balbi eta Taylor magoak
- 12:00 Dantza tailerra Solobarrian: Be Move Dance Studio. Urban dantzak (12:00) eta karibetar dantzak (13:00)
- 13:00 Basauriko Musika Eskolaren musika-tresna taldeen emanaldia San Fausto plazan
- 13:00 Kantu poteoa Kilometro Kantu taldearekin. Ibilbidea: Galizia kalea, oinekoen kaleak eta Benta
- 13:30 Kuadrillen arteko giza futbolin ibiltaria Araba kalean
- 13:30 Kontzertua Begoñako Andra Mari kalean: Los Jaimones
- 17:00 Porroi dekoratuen txapelketa Tanogorritxu ta Otso Maltzurra kuadrillaren lonjan
- 17:30 Fun Riders Freestyle Show Bizkotxalden
- 18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
- 18:30 V. Motorren kontzentrazioa Bidebieta plazan
- 19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Galea taldea
- 19:00 Euskal erromeria San Fausto plazan
- 19:30 Labeldun txahalaren dastatzea San Fausto plazan
- 19:30 Kontzertua Solobarrian: Waiei. Ondoren DJ Piker
- 19:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Maialen Ibarra. Ondoren Anjel Colladoren bakarrizketa
- 20:00 Bassfemband Batukada oinezkoen kaleetatik.
- 21:00 Bingo solidarioa Zigorrak kuadrillaren lonjan Paula Rodríguezen alde
- 21:00 Kontzertua Arizgoitin: Pelicanos Music Band. Ondoren Anjel Colladoren bakarrizketa
- 22:30 Erromeria Arizgoitiko plazan: Akerbeltz
Urriak 10, astelehena
- 9:00 Txupina udaletxetik
- 10:00 Dultzaineroen kalejira
- 12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
- 12:00 Txanpi solidarioa Solobarrian, Paula Rodríguezen alde
- 14:00 Karparamartxoa Solobarrian kuadrillentzat
- 15:00 Buruhaundien lehiaketa Solobarrian
- 16:30 Mami-jan txapelketa Solobarrian
- 17:00 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarria karpan
- 17:30 Kuadrillen arteko XV. Abarka jaurtiketa txapelketa Solobarrian
- 18:00 Txikientzako ikuskizuna Partyman Skywalkeren eskutik San Isidro plazan
- 18:30 VII. Esku Pilota-txapelketa arina Soloarteko frontoian. Izena ematea ordu erdi lehenago
- 18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
- 19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Pérgola taldea
- 19:00 Pintxo solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan
- 19:00 Txorizo-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Solobarrian
- 19:00 Kuadrillen arteko zurrakapote txapelketa Solobarrian
- 19:00 Zezen mekanikoaren txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarrian. Izena ematea ordu erdi lehenago
- 19:30 Biarte Dantza Eskolaren emanaldia Arizgoitin
- 19:30 Kuadrillen arteko VI. Bizikleta motelen lasterketa Autonomia kalean
- 20:00 Kuadrillen arteko zaku-lasterketa Autonomia kalean
- 21:00 Urbasa antzerkia San Fausto plazan: zirkua eta txalapartaren arteko fusioa
- 22:00 Bakarrizketak Arizgoitiko plazan: Esther Gimeno eta Roberto Gontán
- 22:00 III. Playback lehiaketa Txikerrak kuadrillaren lonjan
Urriak 11, asteartea. Jubilatuen Eguna
- 9:00 Txupina Udaletxetik
- 9:30 Herriko Taldeaken armarria duen zigilu eta zigilu-markaren aurkezpena Ibaigane Kultur Etxean
- 10:00 Dultzaineroen kalejira
- 10:30 Igel-toka txapelketa herrikoia San Fausto plazan
- 12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
- 14:00 Bazkari eta jai handia gure aitite-amamentzat, jubilatuen egoitzetan eta Solobarrian
- 17:00 Txikientzako tailerrak, jokoak eta ekintzak Mojaparte plazan
- 17:00 Bide hezkuntza tailerra Bizkotxaldeko kantxetan
- 17:30 Txikien danborrada Ogeta Bat kuadrillaren lonjatik
- 18:30 Txitxarriloa San Fausto plazan: Jamaika taldea
- 18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
- 18:30 Tortilla lehiaketa, kuadrillen artekoa eta herrikoia, Solobarriako plazan
- 19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarria karpan
- 19:00 Sardina-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan. Eneritz eta Landeren musikarekin girotuta
- 19:30 Odoloste-jan solidarioa San Pedro plazan Paula Rodríguezen alde. Eneritz eta Landerrekin
- 20:30 Orkresta Elektrotxaranga oinezkoen kaleetatik
- 20:30 Dantza lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
- 21:30 VIII. Zurra-Pong txapelketa Mojaparte plazan
- 22:00 Banakako mata-porroi txapelketa Basajaunak kuadrillaren lonjan
- 22:00 Kontzertua Arizgoiti plazan: Los Diablos
- 23:15 Traineru erraldoia San Fausto Plazaren Zubian (Trintxerak)
- 23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Grupo Sonido orkestra
Urriak 12, asteazkena
- 9:00 Txupina udaletxetik
- 9:45 Petanka txapelketa Artunduagako bolatokian
- 10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
- 11:00-15:00 / 16:00-20:00 Elkartasun azoka Solobarria plazaren arkupeetan Gaizka Hernández Yagüeren alde
- 11:00 Kuadrillen txikien arteko VII. Txapelketa Arizgoiti plazan.
- 11:00 Skate jaurdunaldia Basozelaiko skateparkean: Basozelaiko Txiki Open
- 11:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Arizgoititik Bizkaiko Gaiteroekin
- 12:00 Herri kirolen erakustaldia San Fausto plazan
- 12:00 Eskualde osoko Txistularien Kontzentrazio Handia. Danbolin Txistulari Elkartea izango da orkestra zuzendaria
- 13:30 Apar jaia San Pedro plazan
- 15:00 XXVII. Indaba-jan herrikoia Solobarria karpan
- 17:00 Kuadrillen txikien arteko IV. 3×3 saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
- 17:30 XIII. Tiragoma lehiaketa San Fausto plazan
- 18:00 XIII. Kuadrillen arteko 3×3 saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
- 18:00 Kuadrillen arteko X. Poker txapelketa Urbiko Lagunak kuadrillaren lonjan
- 18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin.
- 18:30 Kalejira musikala Basauriko Koral Elkartearekin
- 19:00 Txitxarrilo TRÍO EKHY TALDEA-rekin Mojaparte plazan.
- 19:00 XIV. Hirugihar-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan, Eneritz eta Lander-en musikarekin
- 19:00 Kuadrillen arteko lokotxen txapelketa Autonomia kalean
- 19:30 Bihotz-biriketako bizkortze tailerra Arizgoiti plazan
- 19:30 Gynkana Zoroak kuadrillaren lonjatik
- 19:30 Muskuilu-jan herrikoia Paula Rodríguezen alde Bidebieta plazan, Eneritz eta Lander-ren musikarekin girotuta.
- 19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
- 20:00 Kalejira ikusgarria: Diver Jurassic. Ibilbidea: Solobarria, Uribarri, Autonomia, Nagusia, Solobarria. Amaitzean, photocall-a dinosauroekin Solobarrian
- 20:00 Zapitxoaren kuadrillen arteko jokoa Begoñako Andra Mari kalean
- 20:00 Laguntasinen arrautz dastaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
- 20:00 Umore kontzertua Social Antzokian: Maestrissimo
- 22:30 Erromeria Arizgoitiko plazan: Trikizio
- 23:59 VIII. Sandwich-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan
Urriak 13, osteguna
- 9:00 Txupina udaletxetik
- 10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
- 11:00-14:00 / 16:30-19:00 Artisau gazteen erakusketa Begiralekuetan
- 11:00-14:00 “Piraten Mundua” tailerra txikientzat Pedro Lopez Kortazar plazan
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Scalextric VI. San Fausto Rally-a Mojaparte plazan
- 11:30 Prozesioa eta Santuari lore eskaintza, San Fausto kaletik San Pedro
- elizaraino, musikarekin
- 12:00 Kuadrilletako hildakoen omenezko meza San Pedro elizan
- 12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
- 12:45 Sokadantza Edurre Dantza Taldearekin San Fausto plazan
- 13:15 Santua San Fausto kalera itzultzeko prozesioa
- 13:45 Dantza egiteko musika San Fausto kalean
- 14:00 Koldo Fernandez argazkilariaren eskutik kuadrillen argazki ofiziala Kuadrillen bazkariaren leku berean. Jaitsieraren hurrenkeran
- 15:00 Kuadrillen bazkari jendetsua
- 16:00 Kuadrillen arteko VIII. Irrintzi txapelketa bazkarian zehar
- 16:00-18:00 “Asmakizunen Mundua” umeentzako tailerra Pedro Lopez Kortazar plazan
- 17:15 Kuadrillen arteko Sokatira txapelketa San Fausto plazan
- Sokatiraren azken saioaren aurretik, txapel-jaurtiketa Edurre kuadillak antolatuta
- 18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
- 19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Jamaika taldea
- 20:00-01:00 Heavy Eguna Basatiak kuadrillaren lonjan
- 20:30 Txorizo-tripontziak Autonomia kalean
- 21:00 Danborrada lonjaz lonja Arizgoiti plazatik
- 22:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Los Gandules
Urriak 14, ostirala. Txikien Eguna
- 9:00 Txupina udaletxetik
- 9:30 Txikien Plenoa udaletxean
- 10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak taldea
- 10:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira udaletxetik, Bizkaiko Gaiteroen taldeak girotuta
- 11:00 Alkate txikien hitzaldi txikia eta txupin txikia Soloarte ikastetxean
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Haurrentzako parkea Soloarte ikastetxean
- 11:15 Haurrentzako tailerrak eta marrazki-lehiaketa Soloarte ikastetxean
- 12:00 Kalejira dultzaineroen eskutik
- 13:00 Lore-eskaintza geure Eskarabilerari eta Manuela Egigureni, txupin eta guzti, Danbolin Txistulari Elkarteko txistulariek girotuta San Pedro plazatik
- 13:30 Puxiken mundiala Araba Kalean
- 14:30 Emakumeen XVIII. Bazkari herrikoia Solobarrian
- 17:00 III. Eskubaloia Kalean txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
- 17:00 Partxis azkarra Basatiak kuadrillaren lonjan
- 17:30 Herri kirol erakusketa Harriti Neska Taldearen eskutik, Social Antzokiaren aurrean
- 17:30 Xake txapelketa herrikoia San Isidro plazan
- 18:00 “Pro Dual” Freestyle batailen iparraldeko finala Solobarrian
- 18:30 Haurrentzako askaria Soloarte ikastetxean
- 18:30 Kalejira Adiskideak fanfarrearen eskutik
- 18:45 Umeentzako ikuskizuna Ahateen parkean, Soloarten: Txontxongilo bertsolariak
- 19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Maran taldea
- 19:00 Txokolate-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde San Pedro plazan, Eneritz eta Lander-en musikarekin girotuta
- 19:00 Aulkien jokoaren kuadrillen arteko txapelketa Arizgoiti plazan
- 19:00 Kuadrillen arteko VIII. Futbolin txapelketa Nai-Lua teterian
- 19:30 Gaueko Milia herrikoia Begiralekuetan
- 19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
- 20:00 Zurraren Gran Prix-aren VIII. Lehiaketa Arizgoiti plazan
- 20:00 Antzerkia Social Antzokian: Bost Minutun
- 21:15 Suzko zezena Arizgoiti plazan
- 22:00 Mata-porroi txapelketa Basajaunak kuadrillaren lonjan
- 22:00 Su artifizialen ikuskizuna Artunduagatik Pirotecnia Zaragozanaren eskutik
- 22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Andy y Lucas
- 23:59 VII. Markelimbo txapelketa Basatiak kuadrillaren lonjan
- 23:59 DJ Bull San Fausto plazan
Urriak 15, larunbata
- 9:00 Txupina udaletxetik
- 9:30 XXXIII. Baserriko produktuen erakusketa Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, herri kirolen erakustaldia Mojaparte plazan
- 10:00 Kalejira dultzaineroen eskutik
- 10:00 2022ko Banakako eta Bikoteko Leongo boloen txapelketa Artunduagako bolatokian
- 10:00 Basauriko ikastetxeen arteko II. Esku Pilota txapelketa Soloarteko frontoietan
- 10:30 Tuta txapelketa Artunduagako bolatokian
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Txikientzako Herri Kirolak Bizkotxalden
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Familia guztiarentzako trenen zirkuitu entretenigarria Bizkotxalden
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Gazteak!! F-1 eta Skate simulagailuak Bizkotxalden
- 11:30 XIX. Paella txapelketa, herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarrian.
- 12:00 Sagardo-dastatzea
- 12:00-14:00 Gazta-loreen dastaketa Paula Rodriguezen alde Uribarri kalean
- 12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
- 12:00 Kronoeskalada Landa Doktorren kalean. Izen emateak mozkocrono@gmail.com. Sari banaketa Arizgoiti plazan proba amaitzean.
- 12:00 Gilda-jan herrikoia udaletxearen ondoan, Eneritz eta Landeren musikarekin
- 13:00 X. Skate txapelketa Enbarkan, Kantalazarra parkean
- 16:00-00:00 Dub Festa BihurriDub Sound System Bidebieta plazan
- 17:00 XXVIII. San Fausto Halterofilia txapelketa San Fausto plazan, Trintxeren
- azpian
- 18:00 Kalejira Gazte-Leku fanfarrearen eskutik oinezkoen kaleetatik
- 18:00 Txikientzako ikuskizuna Magiklown-en eskutik San Isidro plazan
- 18:00-20:00 Gazta-loreen dastaketa Paula Rodriguez-en alde Begoñako Andra Mari kalean
- 18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
- 19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Las Palmeras taldea
- 19:30 Txipiroi Jokoak Bizkotxalde parkean
- 19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
- 19:30 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan Paula Rodríguezen alde
- 19:30 Kantuz Kantu Basauri. Ibilbidea: Bentako plaza, oinezkoen kaleak eta Galizia kalea
- 20:00 Kantaldia Solobarria karpan
- 21:00 Perculights kalejira oinezkoen kaleetatik
- 22:30 Kontzertua Arizgoitin: Desakato
- 23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: La Revolución orkestra
- 23:59 Alkohol eta drogen testa egiteko karpa Arizgoiti plazan
Urriak 16, igandea
- 9:00 Txupina udaletxetik
- 9:30 XLII. Artisautza azoka Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, herri kirolen erakustaldia Mojaparte plazan
- 10:00 Calva txapelketa Artunduagako bolatokian
- 10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
- 10:30 Bidebieta Pilota Eskolako pilotarien erakustaldia Soloarteko frontoietan
- 11:00 Bakailao dastaketa herrikoia Solobarrian Paula Rodriguezen alde
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Zurezko ohiko jolasak, erortze aske eta oreka-jolasak Bizkotxalden
- 11:30-14:00 / 16:00-18:00 Txu-Txu tren egokituta Begiralekuetatik
- 11:30 VII. Marmitako lehiaketa Solobarria karpan
- 11:30 2022ko Bizkaiko Open Esku Pilota txapelketaren finalak Artunduagako frontoian
- 12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
- 17:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Dantza Alai
- 19:00 Jai amaiera Arizgoitiko plazan. Sari banaketa eta gure Eskarabilera maiteari agur hunkigarria