Zirkualde 2023 - Errekaldeko Zirku Jaialdia

Bilbao 2023(e)ko irailaren 21(e)tik 2023(e)ko irailaren 23(e)ra
  • Zirkualde 2023 - Errekaldeko Zirku Jaialdia

Bilboko Udalak Zirkualde zirku-arteen jaialdiaren edizio berria jarri du martxan.

Irailaren 21etik 23ra, jaialdi honen XIV. edizioak, Euskadin zirkuko arteei eskainitako jaialdi bakarrak, Errekaldeko Plaza agertoki nagusian bihurtuko du publiko guztientzako akrobazia, trapezio, masta txinatar, malabarak, orekakeria eta umorezko ikuskizunen proposamenak partekatuko dituzten konpainiekin.

Errekaldeko Plazara hurbiltzen denak, bost konpainia hauen proposamenez gozatu ahal izango du: Euskal Herriko hiru (La Fem Fatal, La Trapecionista KIA eta Malas Compañías Zirko Taldea); Kataluniako bat (Circ Pistolet); eta Aragoiko bat (Cía D’Click).

IRAILAREN 21ean (OSTEGUNA) La Fem Fatalen AsKe ikuskizunaz gozatu ahal izango da 20:00etan. IRAILAREN 22an (OSTIRALa) La Trapecionista KIA Errekaldera helduko da, Artxipielagorekin (18:00etan) eta baita Circ Pistolet ere, Quizás no hay final ikuskizunarekin (19:00etan).

Jaialdiaren amaiera IRAILAREN 23an (LARUNBATA) izango da, bi ikuskizunekin: ZirkusMalas Compañías Zirko Taldearena (18:00etan), eta LatasCía D’Clickerena (19:00etan).

Aurten, gainera, jaialdiaren barruan Dantza Bertikalaren I. Topaketa Profesionala egingo da, dantza bertikalaren eta arnes-lanaren profesional eta erdi-profesionalei zuzendua, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin elkarlanean antolatua.

Estatu osoko eta Europako beste herrialde batzuetako 30 profesionalek baino gehiagok eman dute izena topaketan, eta irailaren 19tik 21era egingo da. Gainera, El Fango Kiroldegian izena ematen dutenentzako tailer praktikoez gain, hainbat jarduera ere izango dira. Egitarauak hiru hitzaldi izango ditu Errekaldeko Udaltegian: 19an, 16:00etan, "16 años de trayectoria" hitzaldia Compañía Delrevés-en eskutik; 20an 16:00etan, "Redes: mapeo de los proyectos de danza vertical europeos" izenekoa, Compañía La Glo Zirko DantzarekinGloria Peón eta Pere Vilarrublarekin. Hirugarrena hilaren 21ean izango da, 16:00etan, Zintzikil Riggingek emango duen "Rigging, espacio seguro para la danza vertical: legislaciones y seguros" izenburupean.

Horrez gain, 21ean, 19:00etan, El Fango Kiroldegian, La Glo Zirko Dantzaren Ensueño (12 minutu) eta Compagine Rêverie Danse Verticaleren Moondance (15 minutu) ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da. 

ZIRKUALDE 2023-REN PROGRAMAZIOA ERREKALDE PLAZAN

Asvin Lopez artistak bakarka egindako lehenengo lana da AsKe. Mastila du elementu nagusi. Ipuin bitxia, samurra eta dibertigarria da, bakardadeari buruz hitz egin arren, jolasaren bidez eraldakatzen dena.

Artxipielago funtsezkoenera itzultzeko beharretik sortu da. Funtsezkoa zer den jakiteko beharretik. Zer geratzen zaigu bizi izan dugun horretatik? Zerk balio du eta zerk ez? Zer utzi behar dugu albora gure bidaiarekin jarraitu ahal izateko? Zeintzuk dira irauten duten oroitzapenak? Edo astunak egiten zaizkigunak? Zerk zailtzen digu ibiltzen jarraitzea? Eta zerk errazten digu joan nahi dugun lekura eta joan nahi dugun moduan joatea? Aldatuz doan paisaian pertsonaia nagusia galdera horiek markatutako ibilbide fisiko, emozionala eta espaziala biziko du. “Artxipielago” trapezio finkoko hiru ekitaldik osatzen dute, non haria mugimendua izango den, dantza.

Agertoki desordenatu bat, akrobatak berandu iristen dira, eta musikaria, non dago musikaria? Agintzen duen eta dena kontrolatu nahi duen eusle bat, inork jaramonik egiten ez badio ere. Bertikalari bizkor trauskila, jolastia eta erritmo handikoa, akrobata bat, hasiberria eta despistatua, eta autoestimu gutxikoa, musikari handiuste bat eta iragan hobe baten oroitzapenak dituena. Zer atera daiteke koktel askotariko eta harrigarri horretatik? Ados jarriko ote dira ikuskizuna egiteko? Bidaia zoragarria rock-erritmoan, mahai gaineko akrobaziekin, bertikalekin, minibaskularekin eta orekekin.

Zirkus-ek Compañía Amateur del Club Deportivo- aren istorioa kontatzen du, historiaren kutxatik euskal zirkuaren atal eder bat berreskuratzeko asmoz. Bilbon, 1931. urtean sortutako taldea dugu eta 1936ra arte umezurztegietara, ospitaletara eta nagusien egoitzetara irribarrea eta ilusioa eramateko helburuaz sortu zen. Guk, 90 urte geroago, artista horien azalean jartzera jolasten dugu, konpainiaren gertakari eta protagonista nagusiak ardatz hartuta, haien emanaldiak nolakoak ziren imaginatu dugu eta ikusle guztientzako ikuskizun dibertigarria eskaintzen dugu, malabarismo, akrobazia, ekilibrismo, zuzeneko musika eta umore eta sorpresaz beterikoa.

Animalien eta gizakien arteko oreka, alferrekoaren eta ederraren arteko dantza. Hiru pertsonaiak oraina eraiki eta suntsitu egiten dute, asperdurari aurre egitea beste helbururik gabe. Latas zirku-ikuskizuna da, ekintza eta oraina oinarri hartuta eraikia. Ez ezazue istorio bat bilatu, ez eta helburu didaktikorik ere. Hiru akrobataren ekintza da, euren munduan, metala, harea eta oso ur gutxi dagoen munduan. Gainerako guztia desagertu egin da, denbora izan ezik; horregatik inguruan dugunarekin, eskura dugunarekin, ematen dugu denbora. Hiru gizaki hauek euren kodeak, euren bizimodua, euren zergatiak sortu dituzte. Pertsonaia horiek eraiki eta suntsitu egiten dute, asmatu egiten dute, arriskuak eta erronkak bereganatzen dituzte, ideia burutsuak aurkitzen dituzte, baita gauza inozoak eta katastrofikoak ere. Ez da antzezlan bat, hiru pertsonaren aurkezpen bat baizik (eta gu haiekin identifikatzen gara).

bilbao.eus

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps