Donostia Festibala irailean itzuliko da berriro hirira, Estatuko pop-rock munduko musikari garrantzitsuenak ekarriz hamaikagarren ediziorako. Lau izen gehiago baieztatu ditzakegu egungo musikaren panoraman dauden soinu garaikide eta ezagunenekin gozatzeko aukera emango digun jaialdiaren programazioan. Estatuko pop-estiloko talentu femeninoaren ordezkaritzat jo ditzakegu izen berri horiek, Donostia Festibaleko ikus-entzuleen askotariko gustuen adierazgarri.
Ostirala Donostia Festibala jaialdian
Irailaren 16an hasiko da jaialdia, ostiralean, azken urteotako pop izar handienetako batekin, hain zuzen ere, Lola Indigopolifazetikoarekin; telebistako Operación Triunfo saiotik igaro ostean Estatu osoan egin zen ezagun bere abestiekin, eta marka guztiak gainditu eta estadio guztiak betetzea lortu du.
Haiekin batera, ostiral berean, Nil Moliner artista berri geldiezina arituko da, Nuestra Locura Tour bira arrakastatsuarekin jaialdiari distira emanez. Arnau Griso kataluniarrak eta MARLON hirukotea ere arituko dira.
Horietaz guztiaz gain, euskaraz kantatzen duten bertako punta-puntako taldeak ere izango ditugu, hala nola Nøgeneta Bengo; azken honek Denbora abestiarekin lortu du arrakasta, eta EITBko Irabazi Arte eta Goazen telesailen soinu-banda izan da eta Andrea Santiago iruindarraren folk-rock eta pop alternatiboarekin ere.
Larunbateko programazioa
Larunbatean, Estatuko pop-estiloko erreferente handienetako bat etorriko da Donostiara, Melendi, estudioan grabatutako hamaikagarren lana aurkeztera: Likes y Cicatrices, eta ikus-entzuleei bere soinu asturiar enblematikoenak eta letra abesgarrienak eskaintzera.
Baieztapen berriekin jarraituz, honakoak gehitzen dira:
Baita ere larunbatean eskainiko du kontzertua, konfinamendu bete-betean sortu eta ospetsu egin zen Stay Homastaldeak, Veintiuno laukote gaztea eta haien energiaz beteriko Corazonadas lana eta Bulego taldearen pop erritmoak.
Eguneko sarrerak ekainaren 6an jarriko dira salgai, astelehenean, goizeko 10:00etatik aurrera, 30 euroan. Bonuak 38 euroko prezio berezian erosi ahal izango dira ekainaren 10eko goizeko 10:00ak arte, jaialdiaren webguneko sarreren atalean eta seetickets.es/com webgunean.