XIX. mendetik hona, iraileko Andre Mariaren ondorengo lehen astelehenean (irailak 8), erromeria egin ohi da Vitoria-Gasteizko hegoaldean dauden Olarizuko zelaietan Olarizuko muino gaineko gurutzera igotzeko. Goiz horretan bertan udalerria mugatzen duten mugarrien urteko ibilbidea egiten du udalbatzak; 500 urte baina gehiagoko ohitura administratiboa dena, eta alkatea basozain nagusi eta talde buru dela.
Arratsaldean, jolasak eta aisialdiko jarduerak egoten dira familiako kide guztientzat. Erromeria honekin udako zikloa amaitu eta bildutako uzta eskertzeko nekazarien erritua betetzen da.
2022ko edizioa
2022ko edizioa irailaren 12an izango da, astelehenez, ondoko jarduera programarekin:
- 9:00 - Mugarriak ikustera joateko ibilaldia.
Espainia plazatik abiatuta Lubiano eta Ullibarri-Arratzua arteko mugarriak ikustera joateko ibilaldia Udal Txistulari Bandak lagunduta. (Gutxi gora behera 9,9 km-ko ibilaldia)
- 13:00 - Babarrun-jan herrikoia. (Arabako babarrun pintoa).
- Antolatzailea: BOILUR
- Babeslea: Caja Vital Kutxa Fundazioa
- Laguntzailea: Cafés La Brasileña eta Azoka plaza
- Angelusa Olarizu mendi tontorrean..
- 14:45 - Udal segizioaren iritsiera Olarizuko zelaietara
eta Udal Txistulari Bandaren harrera.
- 17:00 - Haur eta gazteentzako jolasak: puzgarriak, ludoteka…
- Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren konpartsaren kalejira Olarizuko zelaietatik.
- Musika: Udal Folklore Akademiako Gaita-jole eta Trikitilari Banda.
- Dantzaldia ZIRKINIZ BEZ taldearekin.
- Donibane-zuhaitz herrikoia *
- 18:00 - Herri kirolak: Arabako aizkolarien bikotekako txapelketa Olarizuko zelaietan.
- Elkartasunezko Eusko Labeldun txahal pintxoa. Antolatzailea: ”Elkartasuna ez dago krisian” ekimena. Jasotako dirua Cáritas erakundeari emango zaio.
- 18:15 - Euskal dantzak
Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik (iturriaren inguruan).
- 18:45 - Larrain Dantza eta Txulalai
Udal Folklore Akademiako Gaita-Joleen eskutik (iturriaren inguruan).
- 19:00 - Kale-antzerkia: “Patata Minak” Ane Gebara eta Aitor Vinagret-en eskutik
(Olarizuko etxaldearen atzekaldean). Euskaraz. Heldu eta gaztetxoentzat.
- 20:00 - Udal segizioaren itzulera erromeriatik
honako hauek lagunduta: Udal Musika Banda; Udal Folklore Akademiako Txistulari, Atabal, Trikitilari, Pandero, Gaita jole eta Danborrak; eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
- 20:45 - Zezen-suzkoa* Espainia plazan jaiadiari amaiera emateko.
* Donibane-zuhaitz herrikoian eta zezen-suzkoan norberaren erabakiz hartzen da parte; beraz, horren ondorioz gerta daitezkeen istripuen gaineko erantzukizuna parte-hartzaileena beraiena izango da.
Egitaraua pdf formatuan: Olarizu erromeria 2022 
Historia apur bat
Mendiaren izenak ez du zer ikusirik gaur egungo gurutzearekin, baizik eta Olarizu Andra Mariaren omenez zegoen ermita bati, egun desagertuta, eta bere existentziaz informazioa dagoena 1465 urteaz geroztik.
Geroago, 1743an, La Dehesa etxea eraiki zen, eta han bizi zen ganaduaren artzain bat, debesan bazkatzen zena eta Gasteizko harategiak hornitzen zituena. 1995ean zaharberritua, Olarizuko lorategi botanikoko bisitarien zentroa hartzen duen eraikin bioklimatikoa da.
2022ko edizioa
2022ko edizioa irailaren 12an izango da, astelehena.