2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Kataniako Tropariumean biltzen da sekuentzia goiztiarren bilduma adierazgarrienetako bat. Musikaforma hori Erdi Aroko forma musikal aipagarrienetako bat izan zen, eta Alleluiaren ondoren kantatu ohi zen, jai egunetan. Dokumentu hau ezinbestekoa da XI. eta XII. mendeetako musika- eta erritu-hizkuntza siziliarra ezagutzeko.
Interpreteak
Lucía Martín-Maestro, zuzendaritza eta ahotsa
Fabiana Sans, zuzendarikidea eta ahotsa
Laia Blasco, ahotsa
Romina de la Fuente, lira eta ahotsa
Programa
"Imperatrix Agatha. Tropario de Catania"
KYRIE. O pater excelse. f. 9v
Eia clama, f. 61v
Christi baptista, f. 64v
GLORIA. Nulla qui laude, f. 17
Nunc Christi familia, f. 47r
Ave Virgo singularis, f. 116
Laudes deo devotas, f. 58v
SANCTUS. Laus uranica, f. 95r
Supernam armonicam, f. 77v
Vitam petiit beatus Helyas, f. 85v
Laurenti laureata, f. 72r
AGNUS DEI. O lucis splendor, f. 97v
Crucifixum in carne, f. 118r
Meliflua dans organa, f. 66r
Regia diva, f. 41r
BENEDICAMUS DOMINO, f. 116r
Eya fratres personemus, f. 74r
Egeria
Ars Antiquaren garaian espezializatutako lanarekin, Egeria Lucía Martín-Maestro eta Fabiana Sans-en ekimenez sortu zen proiektua da. Gutxi ausartu ohi dira elkarrekin diseinatu zutena bezalako egitasmo bati aurre egiten: Erdi Aroko errepertorioa oinarritik berreskuratzea, eskuizkributik eszenatokira, betiere ikuspuntu garaikide batetik.
Bere sorreratik taldeak kritika onenak jaso ditu. 2020an Erdi Aroko Musikako Talde Onenaren saria jaso zuten Antzinako Musika Talde Espainiarren (GEMA) elkartearen eskutik. 50 kontzertu baino gehiago eman ditu Espainiako jaialdi eta erakunde entzutetsuenetan, besteak beste Cuencako Erlijio Musikaren Astea, FeMÀS (Sevilla), Ubezako eta Baezako festibalak, FIAS (Madril) edo CNDM. Gainera, taldeak bere lehen lan diskografikoa erregistratu berri du, 2022ko udazkenean aurkeztuko dutena.
Egeriaren potentzialak aitorpen zabala jaso du: Youth Artist Presentation (IYAP) delakoan erresidentzia artistikoa eskuratu zuten, AMUZeko (Anberes, Belgika) Laus Polyphonie jaialdian kontzertu batekin, baita MusaEn (INAEM) eta Espainiako Gazteen Musika Sarean ere.